MONDRAGON Ventures

Zurekin ekiten eta inbertitzen dugu, ekosistema teknologiko eta industrial paregabe batetik.

Zer eskaintzen dizugu?

Zure bazkide-inbertitzailea, lehentasunezko bezeroa edota industria- eta merkatu-bazkidea izan gaitezke.

Negozio berrien abiatzea bultzatzen dugu eta epe luzerako negozio berritzaileak eraikitzeko aliatuak bilatzen ditugu.

Berrikuntzan eta negozio berrietan inbertitzen duten 90 kooperatiba, unibertsitate bat eat 12 ikerketa-zentro gara.

Berrikuntza, ekintzailetza, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzea gure ondarea hobetzea dela sinesten dugulako.

Nodo korporatiboa: MONDRAGONeko sarbidea gara

Korporaziorako sarbide bezela jokatzen dugu, gure kooperatiben gaitasun eta interesen zeharkako ikuspegi bat eskainiz, inpaktu handiko eta interes korporatiboko proiektuak sustatuz.

Zure negozioa hazten laguntzen dugu gure kooperatiben eskutik

Proiektu berritzaileak gure kooperatiben interesekin bat etortzea sustatzen dugu, sektore eta bezero anitzeko ingurune batean, beren negozioa handitu nahi duten ekintzaile eta ETEentzako industria- eta merkatu-bazkide bat izanik.

Zure produktua industrializatzen dugu

Produktuen industrializazio-prozesuak bultzatzen ditugu, sektoreen arabera beharrezkoak diren homologazioak eta ziurtagiriak barne.

Zenbat eta nola inbertitzen dugu?

70 milioi euro baino gehiagoko arrisku-kapitaleko funtsak ditugu startup, scaleup eta oinarri teknologikoko ETEentzat, bai hasierako faseetan, baita hazkunde- eta hedapen-faseetan daudenentzat ere, batez ere Europan. Gutxiengoen parte-hartzeak -hirugarrenekin batera inbertitzea-, partaidetza maioritarioak edota eragiketa ez-organikoak egiten ditugu.

Korporazio kooperatibo globala

Industria, Finantzak, Banaketa eta Ezagutza

90

Kooperatiba

70.000

Pertsona

11.213M€

Salmentak

1.661M€

EBITDA

150 herrialde

Nazioarteko salmentak

104

Instalazio produktiboak atzerrian

Berrikuntza eta ezagutza

Hezkuntza, ikerketa eta enpresak lotzen ditugu

4 fakultate

Unibertsitate propioa

7.200

Ikasle

12

Zentro teknologiko eta I+G unitate

2.072

Lanaldi osoko ikertzaile

201M€

I+G inbertsioa

382

Patente familia indarrean

Etorkizuna duten negozio berriak

Gure negozioak eraldatzen ditugu eta berriak sortzen ditugu

20

Enpresa berri gure kooperatibetatik sortuak (2016tik)

30

Inbertsio startup eta scaleup-etan (2020tik)

7

Arrisku-kapitaleko funts

0,5-2M€

Inbertsio-tartea

Ezberdinak gara

Elkarrekin aparteko gauzak egiten ditugun pertsona arruntak

Lankidetza

Batu, biderkatzeko

Parte-hartzea

Ahots bakoitzak balio du gure erabakietan

Gizarte erantzukizuna

Aberastasunaren banaketa solidarioa

Berrikuntza

Etengabeko berrikuntza

Interes inbertitzaileko eremuak

Gure kooperatibek behar komunak eta etorkizunerako proiekzio argia detektatzen dituzten arloak lehenesten ditugu.

Icono de Industria digitala eta adimendua

Industria digitala eta adimendua

Soluzio adimendunak.

Produktu, prozesu eta zerbizu konektatuak.

Eraginkortasun industriala.

Robotika aurreratu kolaboratiboa.

Adimen artifizial sortzailea.

Erakundeen eraldaketa digitala.

Icono de Energia eta Jasangarritsuna

Energia eta Jasangarritsuna

Mugikortasun elektrikoa.

Produktu berdeen diseinua eta fabrikazioa.

Energia berriztagarriak.

Energia-eraginkortasuna.

Icono de Osasuna eta ongizatea

Osasuna eta ongizatea

Etorkizuneko etxea.

Osasunaren kontrola.

Pertsonen zaintza.

Silver Economy.

Ekipamendua eta zerbitzuak.

Ospitale-azpiegituren kudeaketa.

Icono de Deeptech eta Industrialtech

Deeptech eta Industrialtech

Produktuen industrializazioa.

Ekoizpen-lerro eraginkorrak.

Contract Manufacturing.

Icono de Nekazaritza elikagaiak

Nekazaritza elikagaiak

Elikadura aurreratua.

Barne-nekazaritza.

Elikagaien hurrengo belaunaldia.

Goi-teknologiako soluzio adimendunak.

Icono de Fintech eta Insurtech

Fintech eta Insurtech

Bezeroaren esperientzia hobetzea.

Negozio eredu berriak.

Prozesuak optimizatzea.

Irtenbide eta teknologia berriak.

Talentuaren, negozio berrien, teknologien eta proiektu eraldatzaileen bila gabiltza. Ekosistema paregabea eta enpresa egiteko beste modu bat eskaintzen dizugu. Egin bat MONDRAGON Venturesekin.

Eman zure proiektuaren berri

MONDRAGON Ventures

“Ez dugu soilik aldaketaren behatzaile izan nahi. Protagonista izan nahi dugu”.
Jose Maria Arizmendiarrieta, Esperientzia Kooperatiboaren bultzatzailea.

MONDRAGONen ekintzailetza sustatzeko eta enpresa jarduera berriak sortzeko plataforma korporatiboa gara.

Lehiakortasuna hobetu eta inpaktu sozial positiboa sortuko duten etorkizunera bideratutako negozio-ereduak ditugu ardatz.

Barne-ekintzailetza, kooperatiben arteko lankidetza eta kanpoko enpresetan inbertitzea sustatzen ditugu.

Negozio berriak garatu nahi dituzten pertsona ekintzaileen bila gabiltza, bideragarritasunaren azterketatik hasi eta merkaturatu arte.

Beren negozioa/startup-a handitu nahi dutenei laguntzen diegu, eredu kooperatiboan oinarritutako berrikuntza irekiko ekosistema bat eskainiz, non bazkide inbertitzaile, lehentasunezko bezero edo aliatu industrial edo komertzial izan gaitezkeen.

MONDRAGONen pentsatzen dugu badela ekintzaile izateko beste modu bat.

ok emprende
mondragon pic

Lan-tresnak

Ekintzailetza korporatibo profesionalizatu baterako diagnostikoa eta hobekuntzak

more infomore info orange

Gure kooperatibetan dibertsifikazioa bultzatzeko ibilbide-orri bat definitzen dugu.

Merkatuko joeren eta teknologia berrien identifikazioa

more infomore info orange

Sektoreak aztertu eta prospekzioak egiten ditugu, sortzen ari diren teknologiekin eta joera berriekin etengabeko alderaketak eginez.

Finantzaketa-fasean dauden startup eta ETEen Deal Flow-aren scouting-a

more infomore info orange

Bidaiatu, hitzartu eta MONDRAGON Ventures markaren posizionamendua eraikitzen dugu, inbertsio aukera berriak identifikatzeko.

Inbertsio-foroen eta berrikuntza-programa irekien abiaraztea startup, scaleup eta ETEekin

more infomore info orange

Inbertsio profesionaleko inguruneak sustatzen ditugu gure zuzendariekin, baita aktibo teknologikoak transferitzeko programak garatu eta egoera desberdinak kudeatzeko hornitzaile teknologikoak bilatu ere.

Negozio berrien bideragarritasun-azterketen egituraketa -inkubazio-fasea-

more infomore info orange

Venture Building-a sustatzen dugu, merkatu-analisirako, balio-proposamenerako, Business canvaserako eta Business Planerako.

Enpresa berrien abiaraztea eta lehendik dauden beste enpresa batzuetan akzio-partaidetza izatea -hazkunde fasea-

more infomore info orange

Corporate Venture Capital gara. Spinoff, Newco, Negozio-unitate, Joint Ventures, Partaidetu eta Filialetan parte hartzen dugu.

Gure lan-taldea: gure proiektuaren sustatzailea

Bikaintasuna lortzea eta inpaktu positiboa sortzea helburu duen profesional taldea gara.

 

Gure gaitasunen eta esperientzien aniztasuna da gure indargunerik handiena, eta aukera ematen digu erronka bakoitzari ikuspegi berritzaile eta kolaboratzaile batetik heltzeko.

 

Irmoki sinesten dugu talde-lanaren ahalmenean eta gizabanako bakoitzak etorkizun hobea eraikitzeko duen balioan.

Emaiguzu zure proiektuaren berri

Icono de flechaIcono de flecha
Icono de swipe
01 manu ayerdi

Manu Ayerdi

Negozio Berrietako zuzendari korporatiboa

Ondarea hobetzen lagundu nahi dugu, etorkizuna duten negozio berriak bultzatuz.

Ezagutu gehiago

Icono de flecha
joseba sagastigordia mondragon ventures

Joseba Sagastigordia

MONDRAGON Venturesen zuzendaria

60 inbertsio baino gehiago egin ditugu azken hamarkadan, bai gure kooperatiben gaitasunetatik, baita startupetako akzio-partaidetzatik ere.

Ezagutu gehiago

Icono de flecha
03 amaia ferro

Amaia Ferro

Negozio Garapeneko eta Zeharkako proiektuetako arduraduna

Lankidetza sustatzen dugu, hazteko, berritzeko eta enplegua sortzeko funtsezko estrategia gisa.

Ezagutu gehiago

Icono de flecha
07 amaia egia

Amaia Egia

Negozio berrien sustapena

Lehentasuna ematen diegu gure kooperatibek aukera komunak hautematen dituzten eta etorkizuneko proiekzio argia ikusten zaien arloei.

Ezagutu gehiago

Icono de flecha
05 julian gallardo

Julian Gallardo

Negozio berrien sustapena

Proiektu berritzaileak gure kooperatiben interesekin lerrokatzen ditugu, sektore eta bezero anitzeko ingurune batean.

Ezagutu gehiago

Icono de flecha
06 koldo orrantia

Koldo Orrantia

Negozio berrien sustapena

Epe luzerako bidelagunak gara, industria-expertise bereizgarri bat eskainiz.

Ezagutu gehiago

Icono de flecha
img 8675

Lander Gonzalez

Negozio berrien sustapena

Hazkunde korporatiboa duten sektore berrien espezialiazioa bultzatzen dugu.

Ezagutu gehiago

Icono de flecha
08 maialen gonzalez

Maialen Gonzalez

Komunikazioa, ekitaldiak eta Back office

Gure marka estatuko eta nazioarteko ekosistema ekintzailean kokatu eta posizionatu nahi dugu.

Ezagutu gehiago

Icono de flecha

MONDRAGON Ventures - Sustapen Zentro korporatiboa

Garaia Parke Teknologikoa.
Goiru kalea 1-A Eraikina.
20500 Arrasate (Gipuzkoa). 
Icono flecha derecha

MONDRAGON Ventures

MONDRAGON Zentro Korporatiboa
Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekua 5
20500 Arrasate (Gipuzkoa).
Icono flecha derecha