MONDRAGON EMPRENDE

MONDRAGON Sustapen Zentroa gara, ekintzailetasuna, dibertsifikazioa eta enpresa-jarduera berrien sorrera sustatzeko MONDRAGON Korporazioaren plataforma korporatiboa.

Gure bisioak etorkizunera begirako negozio-ereduetan kokatzera garamatza, gure enpresen lehiakortasunari lagunduz. Inpaktu soziala duten negozioak, giza-dimentsio zabal baten testuinguruan.

Proiektu berrien abiatzea kudeatzen dugu, barne-ekintzailetasun eta interkooperazio gaitasunetatik abiatuta, baita kanpoan identifikatutako beste aukera batzuekin aliantzak sortuz eta akzioetan parte-hartuz ere.

MONDRAGON GARA

ENPRESA IZAERAKO ERREALITATE KOOPERATIBOA

Industria, Finantzak, Banaketa eta Ezagutza dira MONDRAGON enpresa-talde sendo eta dibertsifikatua bilakatzen dutenak. 265 enpresa baino gehiagok osatua, lankidetzan oinarritutako lanaren erreferentzia da mundu mailan.

GLOBALAK

Euskadiko lehen enpresa taldea da MONDRAGON, eta Estatuko enpresa nagusien artean garrantzitsuenetako bat. Bost kontinenteetan dago, eta 138 ekoizpen ezarpen ditu 37 herrialdetan, merkataritza presentzia 53 herrialdetan eta salmentak 150 herrialde baino gehiagotan.

BERRIKUNTZA, SUSTAPENA ETA EZAGUTZA

6.000 ikaslek baino gehiagok osatutako unibertsitatea daukagu, berrikuntzan eta formazio dualean liderra dena. B+G 14 zentro, 2.300 ikertzaile, 180M€ko gastua B+Gn, 400M€ko inbertsioak industrian, 545 patente, eta abar.

DESBERDINAK

Talde kooperatiboa garenez gero, berezkoa dugun elkartze-prozesuak sendotasuna eta elkartasuna sortzen ditu, lankidetza, parte hartzea, gizarte erantzukizuna eta berrikuntza diren gure balioak sustatuz.

INDUSTRIA DIGITALA ETA ADIMENDUNA

Soluzio adimendunak gure bezeroentzat

Produktu, prozesu eta zerbitzu adimendunak eta konektatuak

Efizientzia industriala

Erakundeen eraldaketa digitala

JARDUERA ARLOAK

Automozioa

Garraioa

Mugikortasuna

Etxerako soluzioak

Ekipamendu-ondasunak

Robotika

Fabrikazioa

Eraikuntza

Azpiegiturak

Energia

Logistika

Barne-logistika

Packaging

Osasuna, ongizatea eta zahartzaroa

Enpresa-Zerbitzuak

Giza-ondasunaren garapena