Diseinatu zure etorkizuna
Zuk erabakitzen duzu nola irritsi nahi duzun. Zure garapen profesional eta promoziorako aukerak eskaintzen dizkizugu zure interesen arabera.
Formakuntza duala: lana eta ikasketak MONDRAGON Taldean
Gure programa dualen bitartez, lanbide heziketako ikasleei zein unibertsitatekoei ikasteko eta lan egiteko aukera eskaintzen dizkiegu.
Komunitatea eraldatzeko bokazioaz eta jasotako gure onuren zati bat komunitateari itzultzeko konpromisoaz jaio ginen. Horregatik abiatu genuen ikasle eskola eta jarraitzen dugu ezagutza eta prestakuntza sustatzen, besteak beste, MONDRAGON Unibertsitatea, Alecop edo Lea Artibai zentroekin.
Zure esku dago
Konfiantza osoa dugu pertsonengan eta beren potentzialengan. “Harrobi” enpresak izanik, pertsonen garapena dugu erronka.
Gurekin profesionalki eta pertsonalki garatzeko aukerak izango dituzu. Profesionalki eta pertsonalki hazteko baliagarriak izango zaizkizun erronkak eta proiektuak izango dituzu. Zure esku dago.
Nazioarteko esperientziak
MONDRAGONen bidaiatzeko eta beste herrialdeetako esperientzia aberasgarriak bizitzeko aukera izango duzu, noizbehinka edo bost kontinenteetan dugun presentzia aprobetxatuta.