Bestelakoak gara

Lan egiteko beste modu bat

MONDRAGONen uste dugu badela gauzak egiteko beste modu bat.

Gure esperientzia honek erabakigunearen erdian kokatuko zaitu, non parte aktibo eta protagonista bihurtuko zaren, eta hazteko eta zure onena emateko aukera ugari eskainiko zaizun.

Lehenik pertsonak:
esperientzia kooperatiboa

MONDRAGONen zure hitzak balio du. Pertsonen parte hartze aktiboa sustatzen dugu,  eredu parte-hartzailea da gurea, non, iritzia emateaz gain, ekintzailea izan zaitezkeen eta zure enpresaren etorkizunari buruzko erabakiak har ditzakezun.

Zure esku dago

Konfiantza osoa dugu pertsonengan eta beren potentzialengan. “Harrobi” enpresak izanik, pertsonen garapena dugu erronka.

Gurekin profesionalki eta pertsonalki garatzeko aukerak izango dituzu. Profesionalki eta pertsonalki hazteko baliagarriak izango zaizkizun erronkak eta proiektuak izango dituzu. Zure esku dago.

MONDRAGON, berrikuntzaren ekosistema

MONDRAGONen etorkizuna dugu buruan: berrikuntzaren, lankidetzaren eta negozio berrien garapenaren alde jotzen dugu, gure lehiakortasuna epe luzera bermatzeko eta erronka teknologiko eta sozial handiei erantzuteko.

Berrikuntzan eta ekintzailetzan dihardugu munduari irekita dagoen sarean. Kooperatiben, gure 15 ikerketa zentroen, MONDRAGON Unibertsitatearen eta kanpoko nazioarteko erreferente ugariren arteko lankidetza sustatzen dugu. Aukera izango duzu arazo zehatzei modu bateratuan erantzuten dizkioten disziplina anitzeko taldeetan lan egiteko. Proiektu inspiratzailea eta dinamikoa da, gure gizartearen eta planetaren desafio berriekin bat egiten duena.

Eraldaketa Soziala

Munduko kooperatiba esperientzia arrakastatsuena gara. Gure ingurua eta bere biztanleen etorkizuna axola zaizkigu eta arduratsu jokatzen dugu. Hasieratik saiatzen gara gure proiektu sozio-enpresarialaren bitartez pertsonen bizimodua hobetzeneta hurrengo belaunaldiei ondarea bat uzten.