
Garapen Teknikaria
Copreci.
Aretxabaleta, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/10/13.
Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza.
Eskaintzaren deskribapena
ESKAINTZAREN DESKRIBAPENA
Coprecin, etxetresna elektrikoetarako osagaietan nazioarteko erreferentzia den enpresan, talentuaren eta teknologiaren aldeko apustua egiten dugu, gure hazkundearen eragile gisa. 60 urte baino gehiagoko esperientziarekin eta presentzia globalarekin, industria-berrikuntzan eta kooperatibismoan erreferentea den Mondragon Taldeko kide gara.
Gure enpresan Garapen Teknikari gisa sartzeko ekimena, ikuspegi teknikoa eta talde-lanerako gaitasuna duen pertsona bat bilatzen dugu, produktu edo aldaketa berrien diseinuan eta garapenean parte hartuz Copreciko merkatuen eta bezeroen premiei erantzuteko, teknologia gaurkotuenak eta egokienak erabiliz.
ZERTAN ARITUKO ZARA?
- Eskura dauden azken teknologiak Copreciren produktuetan erabiltzeko aukera sortzea, eta kanpoko ikerketa-zentroekin elkarlanean aritzea.
- Produktu berrien diseinua egitea, prozedurei buruzko xehetasunei jarraiki, lagin eta aurreserietarako behar diren dokumentu teknikoak prestatzea eta, halakorik egonez gero, azpikontratatutako kanpoko diseinu-zentroen lanak kudeatzea.
- Probarik, entsegurik, prototiporik egokienak aukeratzea eta diseinatzea, horrelako lanen eta analisien gainbegirale eta arduradun izatea.
- Egingo den produktuaren serie-fabrikazioak zenbateko kostua izango duen balioestea produktu/prozesu mailan baita produktuaren moldaketak ekar ditzakeen koste aldaketak ere.
- Diziplina arteko ekipoekin hobekuntza proiektuak koordinatzea (fabrikazioa, kalitate, hornigaiak…).
ZER ESKAINTZEN DIZUGU?
- Garapen profesionala: nazioarteko erreferentziazko adituez inguratuta lan egingo duzu, nahi duzun tokiraino ikasten eta hazten.
- Ingurune kooperatibo eta multikulturala, partaidetzazko lidergo-estilokoa eta lankidetzan oinarritutakoa.
- Ekonomikoki hazten ari den gizarte- eta enpresa-proiektu iraunkorra eraikitzeko aukera, estandar sozial, ekologiko, kultural eta solidarioei jarraiki.
- Ordutegi malgua, jantoki-txartela eta beste onura sozial batzuk.
- Lan-egonkortasuna hedatzen ari den talde global batean.
EZAGUTU GAITUZU:https://vimeo.com/919169223
Ikusi nola Coprecin diseinatzen eta eboluzionatzen ditugun desberdintasuna markatzen duten produktuak
Betekizunak
- Industria Ingeniaritza, ahal dela mekanikoa.
- Arloak/tresnak ezagutzea: proiektuen kudeaketa, Solid Works, simulazio-tresnak eta bezeroekiko harremana.
- Ingelesa: Maila altua. Ahozkoa eta idatzia.
- Euskara: Maila ertaina. Ahozkoa eta idatzia.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Copreci