
Lan Osasuneko Teknikaria (Erizaina)
Copreci.
Aretxabaleta, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/02/16.
Soziosanitarioa.
Eskaintzaren deskribapena
Etxetresna elektrikoetarako osagaiak eta sistemak diseinatzen eta fabrikatzen 60 urte daramatzan kooperatiba gara.
LAN- ESKAINTZA
Copreciko lan-taldean, Lan Osasunaren arloan, integratuko den pertsona baten bila gabiltza, eta pertsona horrek ardura hauek izango ditu:
- Laneko segurtasun eta osasuneko sistema eta programa berriak diseinatzea (eta/edo daudenak hobetzea), diziplina guztietan: Segurtasuna, Osasuna, Ergonomia, Higienea eta Psikosoziologia, prebentzioan arreta jarriz. Eta eremu horietan zehazten diren jarduerak gauzatzea.
- Zeharka lan egingo du, hainbat sail edo arlori zerbitzua emanez: lan-baldintzei eta lanpostuak baldintza pertsonaletara egokitzeari buruz aholkatuko du, besteak beste.
Zein izango da zure ekarpena enpresari/gizarteari?
Aukera paregabea izango duzu Coprecin lantoki hobea eraikitzen laguntzeko eta pertsonei beren osasunaz arduratzen ikas dezaten laguntzeko.
Zer aurkituko duzu Coprecin?
Gurekin profesionalki garatu ahal izango zara eta pertsona guztiei balioa eman ahal izango diezu, lanpostuen segurtasuna eta pertsonen osasuna hobetuz. Eta zu izango zara protagonista.
Gure bezeroei irtenbide berritzaileak eskaintzera bideratutako pertsona-talde batekin batera lan egingo duzu, azken erabiltzaileen bizitza erosoagoa izan dadin.
Beste batzuekin elkarlanean aritzen gara, gehiago garelako. Pertsonengan konfiantza dugu eta kultura bat sustatzen dugu, non pertsona bakoitza, protagonismotik abiatuta, proiektu partekatu honen erantzunkide bihurtzen den: Copreci gara.
Betekizunak
EUD titulazioa, LANA espezialitatean
LAPeko goi-mailako teknikari-titulazioa diziplinatan: ergonomia eta industria-higienea
Enpresan EUD gisa izandako esperientzia baloratuko da.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Copreci