
Produktu teknikaria (Ingeniaritza)
Copreci.
Aretxabaleta, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/03/19.
Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
ZERTAN ARITUKO ZARA?
- Eskura dauden azken teknologiak Copreciren produktuetan erabiltzeko aukera sortzea, eta kanpoko ikerketa-zentroekin elkarlanean aritzea.
- Produktu berrien diseinua egitea, prozedurei buruzko xehetasunei jarraiki, lagin eta aurreserietarako behar diren dokumentu teknikoak prestatzea eta, halakorik egonez gero, azpikontratatutako kanpoko diseinu-zentroen lanak kudeatzea.
- Probarik, entsegurik, prototiporik egokienak aukeratzea eta diseinatzea, horrelako lanen eta analisien gainbegirale eta arduradun izatea.
- Egingo den produktuaren serie-fabrikazioak zenbateko kostua izango duen balioestea produktu/prozesu mailan baita produktuaren moldaketak ekar ditzakeen koste aldaketak ere.
- Diziplina arteko ekipoekin hobekuntza proiektuak koordinatzea (fabrikazioa, kalitate, hornigaiak…).
ZER ESKAINTZEN DIZUGU?
- Garapen profesionala: nazioarteko erreferentziazko adituez inguratuta lan egingo duzu, nahi duzun tokiraino ikasten eta hazten.
- Ingurune kooperatibo eta multikulturala, partaidetzazko lidergo-estilokoa eta lankidetzan oinarritutakoa.
- Ekonomikoki hazten ari den gizarte- eta enpresa-proiektu iraunkorra eraikitzeko aukera, estandar sozial, ekologiko, kultural eta solidarioei jarraiki.
- Ordutegi malgua, jantoki-txartela eta beste onura sozial batzuk.
- Lan-egonkortasuna hedatzen ari den talde global batean.
EZAGUTU GEHIAGO:https://vimeo.com/919169223
Ikusi nola Coprecin diseinatzen eta eboluzionatzen ditugun desberdintasuna markatzen duten produktuak
Betekizunak
- Industria Ingeniaritza, ahal dela mekanikoa.
- Arloak/tresnak ezagutzea: proiektuen kudeaketa, Solid Works, simulazio-tresnak eta bezeroekiko harremana.
- Ezagutza elektronikoak baloratuko dira.
- Ingelesa: Maila altua. Ahozkoa eta idatzia.
- Euskara: Maila ertaina. Ahozkoa eta idatzia.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Copreci