
Proiektu Elektronikoen Koordinatzailea
Copreci.
Aretxabaleta, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/10/13.
Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
ESKAINTZAREN DESKRIBAPENA
Coprecin, etxetresna elektrikoetarako osagaietan nazioarteko erreferentzia den enpresan, talentuaren eta berrikuntzaren aldeko apustua egiten dugu, gure hazkundearen eragile gisa.
Proiektu Elektronikoen Koordinatzaile bat behar dugu gure lantaldean, arduratuko dena eguneroko eragiketak eta proiektuak gure produktu elektronikoko partner-ekin koordinatzeaz.
ZERTAN ARITUKO ZARA?
- Diseinutik fabrikaziorako trantsizioa koordinatuko duzu.
- Ingeniaritza-taldearen eta hornitzaileen/partner-en arteko lotura gisa jardungo duzu, gorabeherak konponduz eta timing-ak eta kalitate-estandarrak betetzen direla ziurtatuz.
- Sakon ezagutuko dituzu fabrikazio elektronikoko prozesuak (EMS) eta Copreciren behar elektronikoak.
- Hornitzaile/partner-ekiko foroetan parte hartuko duzu, hala nola kostuak murrizteko batzordeetan, osagai alternatiboen erabileran...
- Proiektu berrien garapen-faseetan, aurresateetan eta ramp-up faseetan osagai elektronikoen erabilgarritasuna ziurtatuko duzu.
- Serieko produktuei euskarria emango diezu, eta, beharrezkoa denean, osagai edo hornitzaile alternatiboen bilaketa kudeatuko duzu.
ZER ESKAINTZEN DIZUGU?
- Garapen profesionala nazioarteko proiektuak dituen ingurune batean.
- Lankidetza ekosistema batean lan egitea partner estrategikoekin.
- Gizarte- eta enpresa-proiektu iraunkorra eraikitzeko aukera, gizartean eta ekonomian eragina izango duena.
- Ordutegi malgua, jantoki-txartela eta beste onura sozial batzuk.
- Lan-egonkortasuna talde lider global baten barruan.
EZAGUTU GAITUZU:https://vimeo.com/919169223
Ikusi nola Coprecin produktu berritzaileak sortzen ditugun, ezberdintasuna markatzen dutenak.
Betekizunak
- Ingeniaritza elektronikoko ikasketak edo antzekoak.
- Potentzia-elektronikako masterra baloratuko da.
- Ingeles-maila altua.
- Euskararen ezagutza.
- Esperientzia proiektu elektronikoen kudeaketan eta EMS/partner teknologikoekin koordinatuta.
- Ezagutzak elektronika fabrikatzeko prozesuetan.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Copreci