IT, ERALDAKETA DIGITALA ETA AUTOMATIZAZIOAREN KUDEATZAILEA | MONDRAGON People

It, eraldaketa digitala eta automatizazioaren kudeatzailea

Eika.

Etxebarria, Bizkaia.

 Argitaratua: 2025/05/14.

Informazio eta komunikazio teknologiak.

Eskaintzaren deskribapena

Zer izango da zure ardura? Eika taldearen ekimen teknologikoak eta digitalizaziokoak gidatu, koordinatu eta gauzatu, ekoizpen eta kudeaketa prozesuak
optimizatzeko, eraginkortasun operatiboa handitzeko eta berrikuntza
sustatzeko, automatizazio eta eraldaketa digitalerako soluzioak ezarriz:

  •  IT azpiegitura kudeatzea eta eraldaketa digitaleko estrategiak definitu
    eta gidatzea.
  • Automatizazio industrialeko soluzioak planifikatu, inplementatu eta
    optimizatzea, bai makinen mailan, bai prozesuen mailan.
  •  Eraldaketa teknologikoko eta automatizazioko proiektuak gidatzea,
    ezarritako epeak, aurrekontuak eta helburuak betetzen direla bermatuz

Betekizunak

  • Informatikako Ingeniaritza, Informazio Sistemen Ingeniaritza,
    Telekomunikazio edo antzerakoak.
  • Transfomazio Digitaleko Masterra, IT Kudeaketa edo ikuspegi
    Teknologikoa duen MBA.
  • Esperientzia IT kudeaketan, eraldaketa digitalean edo aholkularitza
    teknologikoan.
  • Ezagutza tekniko aurreratuak: sareen azpiegituran, zerbitzarien, datu
    baseen eta hodeiko zerbitzuen kudeaketan. Baita Zibersegurtasunean
    eta Automatizazioa eta Robotika Industrialean ere.
  • Ingelesa, ahoz eta idatziz, maila altua (C1). Euskara, B2.

Ezagutu nolakoa den lan egitea Eika

Icono flecha derechaIcono flecha derecha