Administrazio teknikaria | MONDRAGON People

Administrazio teknikaria

Enea.

Legorreta, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2025/07/29.

Ekonomia-finantzak, kontuak eta legea.

Eskaintzaren deskribapena

Enean Administrazio teknikari baten bila gabiltza. 

Pertsona antolatua bazara eta emaitzarako orientazioa baduzu, aukera bikaina da zuretzat!

Zein izango da zure egitekoa enpresan?

Finantza eta Pertsona arduradunaren mende, hautatutako pertsonak ondorengo ardurak izango ditu:

  • Pertsonen fitxaketen kudeaketa eta eguneroko gestioak.
  • Bezero eta hornitzaileen kontuen kudeaketa; kontabilitatea eta ordainketak.
  • Reporting, auditoretzaren laguntza.
  • Hilabeteko itxieretako zereginak.
  • Bankuen kontabilitatea.
  • Kontu kontableen saldoen kudeaketa.

 

Hautatutako profilari honako hau eskaintzen zaio:

  • Ordutegi-malgutasuna.
  • Lanaldi jarraia uztaila eta abuztuan.
  • Profesionalki garatzeko aukera lan talde gazte batean integratuz.
  • Hazteko eta hedatzeko prozesuan dagoen enpresa bateko kide izatea.
  • Gure marketako produktuak erosteko deskontuak.

Betekizunak

Noren bila gabiltza?

  • Talde-lana, komunikazio gaitasuna eta emaitzekiko konpromisoa ezinbestekoak dira guretzat.
  • Formakuntza: ADE gradua.
  • Ezagutzak: Kontabilitatea, fiskalitatea, diruzaintza, tramitazioak, dirulaguntzak. Kudeaketa-sistema digitalen erabilera (ERP, POWER BI).
  • Hizkuntzak: ezinbestekoa da euskara maila altua izatea eta ingelesa menperatzea baloratuko da.

Ezagutu nolakoa den lan egitea Enea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X