
Etengabeko Hobekuntzako Ingeniaria
Enea.
Legorreta, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/01/28.
Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
TAKE A SEAT and inspire us!
Lehen egunetik erronka eta proiektu anitz lantzeko aukera emango dizun nazioarteko kooperatiba batekin bat egin nahi duzu?
Altzari berezi eta erakargarrien industrializazioan parte hartuko duzu, non zure sormena eta talentua funtsezkoak izango diren. Zure garapen pertsonala eta profesionala lehenesten ditugu, etengabeko ikaskuntza eta ingurunearekiko konpromisoa sustatzen dituen ingurune kooperatibo batean.
Enean, gure industria-prozesuetan etengabeko hobekuntza bultzatuko duen pertsona baten bila gabiltza, ikuspegi kritikoa eta analisi-gaitasuna dituena.
Prozesutik gertu lan egitea, zer hobetu daitekeen identifikatzea eta praktikara eramateak motibatzen bazaitu, lanpostu hau zuretzat da.
Zein izango da zure egitekoa kooperatiban?
Etengabeko hobekuntza-prozesua garatzea, industria-prozesuetan hobekuntzak identifikatuz, aztertuz eta gauzatuz, eta modu aktiboan proposatuz, eraginkortasuna eta funtzionamendua optimizatzeko.
Etengabeko Hobekuntzako Arduradunaren menpe, hautatutako pertsonak, besteak beste, honako eginkizun hauek izango ditu:
- Eneako etengabeko hobekuntza-prozesua garatu eta sendotzea.
- Eguneroko Gemba egitea, ezarritako prozesuetan anomaliak hautemateko.
- Fabrikazio-arloarekin koordinatzea prozesuetan sor daitezkeen gorabeheren aurrean.
- Hobekuntzen proposamenean, jarraipenean eta ezarpenean laguntzea.
Hautatutako profilari honako hau eskaintzen zaio:
- Ordutegi-malgutasuna eta lanaldi jarraia ostiraletan eta uztailean/abuztuan.
- Lanpostu egonkor batean garapen profesionala.
- Hazkunde eta hedapen prozesuan dagoen enpresa baten parte izatea.
- Gure markako produktuak erosteko deskontuak.
Betekizunak
Zeren bila gabiltza?
- Formakuntza: Ingeniaritza gradua edo antzekoa.
- Hizkuntzak: Ingelera eta euskara maila altuan.
- Esperientzia: 3 urteko esperientzia antzeko lanpostu batean.
- Ezagutzak: Produktua, materialak eta merkatua, sektorea, CAD/CAM, planoen interpretazioa, elektrizitatea/elektronika, digitalizazioa.
- Gaitasunak: Komunikazioa, etengabeko ikaskuntza eta hobekuntzarako orientazioa.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Enea