FInantza arloan aditua Irakasle-Ikertzailea | MONDRAGON People

FInantza arloan aditua Irakasle-Ikertzailea

Mondragon Unibertsitatea.

Bilbao, Bizkaia.

 Argitaratua: Gaur.

Banku eta asegurantzak, Negozio zuzendaritza eta garapena, Ekonomia-finantzak, kontuak eta legea.

Eskaintzaren deskribapena

Enpresagintza, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, unibertsitate kooperatiboa da, pertsonekiko eta gure ingurunearekiko konpromisoa duena, berritzailea eta gizartearen beharretan murgildua.

Finantzen arloan aditua den pertsona baten bila gabiltza, Bilbao AsFabrikeko campusean gure taldeko kide izan dadin.

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduan (myGADE) irakasle bezela jardungo zara. Aldi berean, profesionalei bideratutako formazio diseinatu edo/eta enpresen erronkei erantzungo dien zure alorrekoikerketa eta transferentziaproeiktuak burutuko dituzu.

Hona hemen finantzen arloan egin ditugun proiektuen adibideak:

Enpresagintzari buruz gehiago jakin nahi baduzue, bideo hau ikustera animatzen zaituztegu:

 

Betekizunak

Betekizunak:

  • Gradua ADEn edo Ekonomian.
  • Finantzetako doktorea
  • Ingelesa: maila altua eta arina.
  • Unean-unean beste campus batzuetara joateko prest egotea.

Honako hauek baloratuko dira:

  • Espezializazioa finantza jasangarrietan, finantza kuantitatiboetan edo digitalizazioan.
  • Unibasq edo ANECA akreditazioa eta ikerketako seiurtekoak izatea.
  • Euskara: maila altua eta arina.

Gaitasun pertsonalak:

  • Hainbat hizkuntzatan komunikatzeko eta elkarreragiteko gaitasuna.
  • Ekimena, talde lanerako gaitasuna, hainbat jarduera eta erritmo integratzeko jakin-mina eta malgutasuna.
  • Enpresa kudeaketan etorkizuneko joerak eta erronkak ulertzeko gaitasuna.
  • Erakunde publikoekin eta/edo enpresa pribatuekin proiektuak diseinatzeko eta kaptatzeko gaitasun komertzialak

 

Eta bueltan eskaintzen dizugu… 

  • Proiektu eraldatzailea: gure lanaren bidez gizartearen eta munduaren eraldaketa bilatzen dugu.
  • Garapen pertsonala eta profesionala: diseinatu zure bidea, Enpresagintzan egun guztiak desberdinak dira. 
  • Taldea eta giro ona: lan talde gazte, anitz, dibertigarri eta konprometitu batekin egingo duzu lan.
  •  Etengabeko berrikuntza: gizartearen erronkei irtenbideak bilatzen dizkiegu.
  • Lanerako autonomia eta auto-gestioa: gure lan egiteko ereduaren oinarria konfiantza da.
  • Lan eredu hibridoa: konbinatu campusetako giro ona eta zuk nahi duzun lekutik lan egitea.
  • Ordutegi malgua.

Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X