
Nazioarteko harremanetako Teknikaria
Mondragon Unibertsitatea.
Oñati, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/02/11.
Negozio zuzendaritza eta garapena, Bezero kudeaketa, salmentak eta saldu osteko zerbitzu.
Eskaintzaren deskribapena
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean Nazioarteko Harremanetarako Teknikari posturako pertsona bat kontratatu nahi dugu gure lantaldean, mugikortasun akademikoaren garapenean eta kudeaketan eta gure erakundearen nazioarteko proiekzioan aktiboki lagunduko duena.
Nazioarteko Harremanetako taldeko kide izango zara, eta erakundeen arteko mugikortasun- eta lankidetza-programen kudeaketa integrala babestuko duzu, bai nazioartean, bai Europan, bai estatuan.
Funtzio nagusiak:
- Ikasleen (egonaldi akademikoak eta praktikoak), irakasle ikertzaileen (PDI) eta administrazio eta zerbitzuetako langileen (PAS) mugikortasuna kudeatzen eta sustatzen laguntzea, bai nazioartean (Erasmus+ eta beste aukera batzuk), bai estatuan (SICUE programa).
- Mugikortasun-plazak hautatzeko, izendatzeko eta esleitzeko prozesuetan parte hartzea.
- Hizkuntza-gaitasunak eskuratzera bideratutako ikastaroak eta azterketak kudeatzea.
- Egonaldien jarraipena egitea eta mugikortasun-beken onuradun diren ikasleen ikasketa-kontratuak betetzen direla bermatzea.
- Mugikortasuna kudeatzeko plataforma digitalak eta proiektu bakoitzari lotutako aurrekontua administratzea.
- Estatuko, autonomia-erkidegoko eta unibertsitatearen berezko laguntza osagarriak kudeatzea.
- Ikasleen eta nazioarteko langileen harrera koordinatzea, egonaldi osoan laguntza eta aholkularitza eskainiz.
- Nazioarteko erakundeekin batera programak diseinatzen eta abian jartzen laguntzea.
- Esparru-hitzarmenak eta hitzarmen espezifikoak izapidetzea, beste herrialde batzuetako unibertsitateekin eta erakundeekin harremanak ezartzeko eta sendotzeko.
- Ikasleen, Irakasle eta Ikertzaileen eta Administrazio eta Zerbitzuelako langileen kulturarteko konpetentzia hobetzeko ekimenak bultzatzea.
Betekizunak
Ezagutza teknikoak:
- Administrazioko goi-mailako prestakuntza-zikloa, edo enpresa-arloko unibertsitate-gradua edo antzekoa.
- Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia administrazio-lanpostuetan edo antzeko eginkizunetan.
- Ofimatika-tresnak eta Google ingurunea menderatzea.
- Datuak kudeatzeko tresnak ezagutzea.
- Ingeles maila: C1.
- Euskara maila: C1.
Balorazio positiboa egingo da:
- Diseinu grafikoko tresna digitalak ezagutzea (Canva, Piktochart edo antzekoak).
- Beste hizkuntza batzuk jakitea.
Gaitasun pertsonalak:
- Xehetasunei arreta, diskrezioa eta malgutasuna.
- Antolatzeko eta planifikatzeko gaitasuna.
- Bezero eta erabiltzaileentzako orientazioa.
- Pertsonen arteko harremanetarako trebetasunak.
- Ingurune kooperatiboa ezagutzea.
- Sormena informazioa modu bisualean aurkezteko eta dokumentazio erakargarria sortzeko.
- Pertsona proaktiboa, ekimena duena eta taldearen garapenean modu aktiboan laguntzen duena.
Enpresagintza Fakultateari buruz gehiago jakin nahi duzu? Bideo txiki bat hemen.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea