
Talde Ekintzaileen Entrenatzailea (Bilbo)
Mondragon Unibertsitatea.
Bilbao, Bizkaia.
Argitaratua: 2025/04/07.
Negozio zuzendaritza eta garapena, Hezkuntza eta formakuntza, Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza.
Eskaintzaren deskribapena
Mondragon Unibertsitatea unibertsitate berritzailea eta konprometitua da: pertsonak ardatz dituen unibertsitate kooperatiboa, gure ingurunearekin arduratsua eta gizartearen beharretan murgildua.
Enpresagintza FakultatekoBilboko campusean, espiritu ekintzailea duen pertsona baten bila gabiltza gure Mondragon Team Academy MTAko sareko kide izan dadin, talde ekintzaileen entrenatzaile gisa.
Mondragon Team Academy MTA, 2008an sortutako taldean lan egiten duten ekintzailekin osatutako sare globala da. Gaur egun, 3 kontinentetako 8 lokalizaziotan kokatu dauden 1.300 gazte ekintzaile baino gehiago ditu. Bilbon kokatutako Mondragon Unibertsitateko laborategian dauden talde ekintzaileetarako entrenatzaileen bila gabiltz,“Lidergo Ekintzailean eta Berrikuntza” (LEINN) gradu ofizialean eta internazionalean parte hartzeko helburuarekin.
Bertan, produktu errealak eta zerbitzu errealak diseinatzen dira, bezeroekin lan egiten da benetako ingurunetan, eta ikasten dena, munduan kontrastatu egiten da. LEINNen ideiak sustatzen ditugu proiektuak errealitate bihurtzeko… Bidaiak egitea, taldean ikastea, ekitea eta mundua eraldatzea, eskutik joan daitezke:
- Taldean ikasi: taldean lortutako talentua biderkatzen dugu, ideia hobeak garatzeko.
- Egiten ikasi, heziketa eredu finlandiarrarekin: ezagutza praktikan jartzen dugu, balioa sortzeko.
- Praktikan jarri gustatzen zaizuna: pertsona bakoitza ezberdina eta bakarra da, eta bere jakin nahiak, ardurak eta betebeharrak ere bai.
- Bidaiak egin ikasten den bitartean: beste kultura eta ideologiekin elkarrekin bizi izateak, aukera berri handiak eskaintzen ditu.
Ikaskuntza prozesuan dauden talde ekintzaileen bidelagun izango zara, beraien prozesuan gidari izaten eta proiektu ekintzaileetan aholkulari izaten.
Betekizunak
Hezkuntzarako Pasioa eta Lanerako Energia Positiboa duten pertsonen bila gabiltza, Talde Ekintzailetasunaren bitartez Gizartea Eraldatzeko grina dutenak, Taldean eta Taldearekin Lan egiteko gaitasuna eta gogoa dutenak, eta Ausartak diren eta Partekatzeko Borondatea duten pertsonak.
Gaitasunak:
- Gizarte-ekonomia eraldatzailean eragina eta esperientzia duen ekintzailetzarako konpromisoa eta grina.
- Startup sorkuntzaren promozioa taldeen barruan (teampreneurship).
- Proiektu berriak lideratzeko trebetasuna.
- Talde espiritua.
- Ikasketa espazioak sortzeko ahalmena.
- Entzute aktiboa eta enpatia gaitasuna.
- Proaktibitatea.
- Entrenamendu eta lidergo dohaina.
- Inguru berrietarako modakortasuna.
- Eraldaketa persontalarekiko eta gainerakoen garapenarekiko konpromisua.
- Mondragon Team Academy-ko baloreekin bat egitea.
- Umiltasuna eta gainerakoei laguntzeko ahalmena.
- Bidaiatzeko, konektatzeko eta dibertsitatea buruan izanda, kultura ezberdinak ulertzeko prest egotea.
Konpetentzia Teknikoak:
- Lizentziatura/Unibertsitatea gradua.
- Doktorea edo doktoregaia izatea.
- Gutxienez 3 urteko lan-esperientzia. Enpresan izandako esperientzia bereziki baloratuko da.
- Esperientzia gizarte-ekintzailetzan, taldeen lidergoan eta/edo enpresa-kudeaketan.
- Hezkuntzako esperientzia, bereziki ikaskuntza aktiboan oinarritutako metodologietan.
- Inpaktu-ekintzailetzari buruzko ezagutza: soziala, ingurumenekoa, ekonomikoa.
- Ingelesaren eta gaztelaniaren maila aurreratua.
Positiboki baloratuko da:
- Bilbotik gertu bizitzea.
- Ordutegi-malgutasuna izatea.
- Euskararen ezagutza.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea