
Zerbitzu Akademikoetako administraria
Mondragon Unibertsitatea.
Bilbo, Bizkaia.
Argitaratua: 2025/09/02.
Besteak.
Eskaintzaren deskribapena
Mondragon Unibertsitateko, Enpresagintza Fakultatean, pertsona baten bila gabiltza Zerbitzu Akademikoetan lan egiteko Bilboko As Fabrik Campusean.
Epe luzerako harreman bat ezartzeko aukera eskaintzen dizugu.
Betekizunak
Profilaren ezaugarriak
- Lan postuarekin zer ikusia duen lanbide heziketako goi mailako edo unibertsitate mailako titulazio akademikoa.
- Euskara: EGA edo baliokidea.
- Ingelesa: komunikazio gaitasuna, bereziki ahoz eta idatziz.
- Taldean eta sarean lan egiteko gaitasuna.
- Jende aurrean lan egiteko gaitasuna.
- Proaktiboa izatea.
- Gida baimena (B) eta autoa.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea