
Irakaslea: Erosketak, Logistika eta Ekoizpena
Mondragon Unibertsitatea.
Bilbo, Bizkaia.
Argitaratua: Atzo.
Erosketak eta logistika, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
Enpresagintza, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea, unibertsitate kooperatiboa da, pertsonekin eta gure inguruarekin konprometitua, berritzailea eta gizartearen beharretan murgildua.
AS Fabrik, Bilboko campuserako erosketa-, logistika- eta hornikuntza-prozesuen kudeaketa-arloko espezialista bat bilatzen dugu gure irakasle-taldeko kide izan dadin Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduan (myGADE).
Aldi berean, eskaintza honetan aipatutako espezializazio-arloei lotutako ikerketa-proiektuetan parte hartzeko aukera izango duzu. Gure ikerketa-eredua, batez ere, ezagutza enpresetara transferitzera bideratzen da, eta enpresekin lankidetza estuan aritzen da gure unibertsitatea erreferente den gaiei lotutako erronkei aurre egiteko.
Betekizunak
Baldintzak:
- Gradua Enpresetan, Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan edo antzekoetan.
- Gutxienez 2 urteko esperientzia hornikuntzan, logistikan eta ekoizpen-prozesuetan.
- Ingelesa: Maila altua eta arina. (Eskolak ingelesez emango dira).
- Euskara: Maila altua eta arina.
- Beste campus batzuetara bidaiatzeko prestasuna eta malgutasuna.
Balorazio positiboa egiten dugu:
- Ikasleen ikaskuntza-bidaietan laguntzaile gisa atzerrira bidaiatzeko prestasuna.
Eta bueltan eskaintzen dizugu…
- Proiektu eraldatzailea: gure lanaren bidez gizartearen eta munduaren eraldaketa bilatzen dugu.
- Garapen pertsonala eta profesionala: diseinatu zure bidea, Enpresagintzan egun guztiak desberdinak dira.
- Taldea eta giro ona: lan talde gazte, anitz, dibertigarri eta konprometitu batekin egingo duzu lan.
- Etengabeko berrikuntza: gizartearen erronkei irtenbideak bilatzen dizkiegu.
- Lanerako autonomia eta auto-gestioa: gure lan egiteko ereduaren oinarria konfiantza da.
- Lan eredu hibridoa: konbinatu campusetako giro ona eta zuk nahi duzun lekutik lan egitea.
- Ordutegi malgua.
Gure Enpresagintza Fakultateari buruz gehiago jakin nahi baduzu, gure webgunetik kuxkuxeatzera gonbidatzen zaitugu.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea