Talde ekintzaileetako abokatua | MONDRAGON People

Talde ekintzaileetako abokatua

Mondragon Unibertsitatea.

Irun, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2025/06/11.

Negozio zuzendaritza eta garapena, Ekonomia-finantzak, kontuak eta legea.

Eskaintzaren deskribapena

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean, Mondragon Team Academy sareko aholkulari taldeko kide izateko pertsona bat bilatzen dugu Bidasoako Campuserako, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) gradu ofizialeko ekintzaile gazteei laguntzeko.

Lege-aholkularitzako lanak egingo dituzu gure ikasleek hainbat arlotan garatzen dituzten proiektuetan, hala nola produktuen komertzializazioan, ekitaldien antolaketan, aholkularitzan, etab.

Leinn graduko hainbat talderi aholkuak ematea proposatzen dizugu, dedikazio partzialarekin.

 

Betekizunak

  • Abokatu elkargokidea izatea.
  • Gutxienez 4 urteko esperientzia enpresei aholkularitza ematen merkataritza-zuzenbidean.
  • Datu pertsonalen babesari buruzko ezagutzak izatea baloratuko da.
  • Euskara: oso altua.
  • Ingelesa: altua.
  • Doktore izatea edo prozesuan egotea positiboki baloratuko da.
  • Ezaugarri pertsonalak: pentsamendu irekia eta espazio berrietan esperimentatzeko irekitasuna.

 

Zer eskaintzen dugu?

  • Proiektu eraldatzailea: gure lanaren bidez gizartearen eta munduaren eraldaketa bilatzen dugu.
  • Garapen pertsonala eta profesionala: diseinatu zure bidea, Enpresagintzan egun guztiak desberdinak dira.
  • Taldea eta giro ona: lan talde gazte, anitz, dibertigarri eta konprometitu batekin egingo duzu lan.
  • Etengabeko berrikuntza: gizartearen erronkei irtenbideak bilatzen dizkiegu.
  • Lanerako autonomia eta auto-gestioa: gure lan egiteko ereduaren oinarria konfiantza da.
  • Lan eredu hibridoa: konbinatu campusetako giro ona eta zuk nahi duzun lekutik lan egitea.
  • Ordutegi malgua.

Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha