Analista funtzionala | MONDRAGON People

Analista funtzionala

Mondragon Unibertsitatea.

Eskoriatza, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2025/12/10.

Hezkuntza eta formakuntza, Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.

Modalitatea: Doktoretza.

Ikasketa maila: Unibertsitate-gradua, Unibertsitate-masterra.

Eskaintzaren deskribapena

Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean? Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateakkontratatu nahi du Analista funtzional bat.

Curriculumak jasotzeko epea irekita egongo da 2026ko urtarrilaren 7a arte.

Betekizunak

Eginkizun zehatzkak

  • Proiektuak landu eta abian jartzeko beharrezkoak diren lanak zehaztea eta planifikatzea. Garapenen jarraipena egin, aurrerapen maila, aurrekontuen desbideraketak, arriskuak eta aurkitutako arazoak aztertuz. Jardun zuzena ziurtatzen duten behar beste froga egin.
  • Aplikazioen ezarpenak.
  • Ezarrita dauden aplikazioen aldaketa eskaerak aztertu.
  • Aplikazioen ustiapenari begira, hornitzaileak luzatutako dokumentuen balidazioa.
  • Erabiltzeek beharrezkoak dituzten erabilera gidak sortu.
  • Erabiltzaileen kontsultei erantzun, bere ardurapean dauden aplikazioetan laguntza emanez.

Lanpostuaren eskakizunak

  • Informatika lizentziatura / Ingeniaritza Informatikoa. Ezarpenetan eta datu-baseetan eskarmentua.
  • Euskaraz ahoz eta idatziz ondo komunikatzeko gaitasuna. EGA edo baliokidea izatea hobesten da.
  • Kontuan hartuko diren ezagutzak:
  • Multimedia tresnak.
    • CMS eta web-ingurunea. 
    • PL/SQL programazio-lengoaia.
    • PHP programazio-lengoaia.
  • Beste ezagutza batzuk:
    • Ingeles teknikoa.
    • Proaktiboa eta sortzailea izatea.
    • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzea.
    • Taldean eta sarean lan egiten jakitea eta arazoak modu eraginkorrean konpontzea.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak eta hezkuntza 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!

Egin klik eta ikusi zer daukagun zuri eskaintzeko…

 

Lege oharra:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren edo (EB) 2016/679 Erregelamenduko 13. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren edo 3/2018 LOko 11. artikuluak diotena betez, HUHEZI S. Coop.en eta Mondragon Unibertsitatea S. Coop.en izenean, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula zure hautagaitza langileak hautatzeko prozesu batean sartzeko eta zure curriculumeko gaitasunak ebaluatzeko. Gure sistemetan zu identifikatzeko behar ditugun datuak jasotzen eta tratatzen ditugu, eta zure curriculumari, lan-esperientziari eta gaitasunei buruzko informazioari dagozkionak.

Emandako datu pertsonalak urtebetez gordeko dira gehienez, langileak hautatzeko prozesua bukatzen denetik edo hautagaitza jasotzen denetik hasita.

Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria kontratuaren aurreko neurrien aplikazioa da. Zure datu pertsonalak jakinaraztea beharrezkoa da hautaketa-prozesuetan parte hartzeko. Era berean, datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko. Horretarako, idatzi dpo@mondragon.edu helbidera, zure nortasuna egiaztatuta.


Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X