Giza edo Gizarte Zientzietan graduatua | MONDRAGON People

Giza edo Gizarte Zientzietan graduatua

Mondragon Unibertsitatea.

Eskoriatza, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2025/06/02.

Garapenerako lankidetza, Negozio zuzendaritza eta garapena, Hezkuntza eta formakuntza, Pertsonen kudeaketa.

Eskaintzaren deskribapena

Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean? Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateakkontratatu nahi du Giza edo Gizarte Zientzietan graduatu bat.

Betekizunak

Profila

  • Partaidetza eta lankidetza prozesuen kudeaketan esperientzia.
  • Lan kooperatiborako espazioak errazteko, erabakiak elkarrekin hartzeko eta hainbat eragilerekin ekimenak garatzeko gaitasuna. 
  • Hezkuntza inguruneetan zein antolamendu testuinguruetan eskarmentuduna, eta, horri esker, ezagutza sendoa lortu duena antolaketa kulturaren inguruan. 
  • Erakunde berrikuntzako metodologietan prestakuntza eta eskarmentua. 
  • Ingurune eleaniztunetan eta nazioartekoetan erraztasunez lan egiteko gaitasuna.
  • Hizkuntzak: ingelesa: C1-C2.
  • Proaktiboa eta sortzailea.
  • Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen dituena.
  • Taldean eta sarean lan egiten dakiena.
  • Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.
  • Bere ibilbide profesionalaz gain, doktorego tesia egiten edo egiteko asmoa duena. 

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak eta hezkuntza.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!

Ikusi zer daukagun zuri eskaintzeko...

https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/humanitate-hezkuntza-zientzien-fakultatea

Lege oharra:

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren edo (EB) 2016/679 Erregelamenduko 13. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren edo 3/2018 LOko 11. artikuluak diotena betez, HUHEZI S. Coop.en eta Mondragon Unibertsitatea S. Coop.en izenean, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula zure hautagaitza langileak hautatzeko prozesu batean sartzeko eta zure curriculumeko gaitasunak ebaluatzeko. Gure sistemetan zu identifikatzeko behar ditugun datuak jasotzen eta tratatzen ditugu, eta zure curriculumari, lan-esperientziari eta gaitasunei buruzko informazioari dagozkionak.

Emandako datu pertsonalak urtebetez gordeko dira gehienez, langileak hautatzeko prozesua bukatzen denetik edo hautagaitza jasotzen denetik hasita.

Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria kontratuaren aurreko neurrien aplikazioa da. Zure datu pertsonalak jakinaraztea beharrezkoa da hautaketa-prozesuetan parte hartzeko. Era berean, datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko. Horretarako, idatzi dpo@mondragon.edu helbidera, zure nortasuna egiaztatuta.


Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha