
I+G proiektu lehiakorren kudeaketarako Goi Mailako Teknikaria
Mondragon Unibertsitatea.
Eskoriatza, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/02/24.
Hezkuntza eta formakuntza.
Eskaintzaren deskribapena
Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean? Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateakkontratatu nahi du I+G proiektu lehiakorren kudeaketarako Goi Mailako Teknikari bat.
Curriculumak jasotzeko epea irekita egongo da 2026ko martxoaren 15a arte.
Alorra
Ikerketa eta transferentzia.
Deskribapena
Izaera lehiakorreko I+G proiektuak kudeatzeko Goi Mailako Teknikari bat behar dugu, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko kudeaketa-taldeko kide izango dena proiektu konplexuak kudeatzen lagundu dezan, bereziki proiektu lehiakor eta europarrak, ikertzaile taldeen eta ekonomia- eta finantza-alorretako kudeatzaileen arteko zubi-lana eginez.
Hautatutako pertsonak aktiboki parte hartuko du proiektuen diseinuan, garapenean eta itxieran, eta finantzaketa-proposamenak prestatzen lagunduko die ikertzaileei, bai eta haiek bidaltzen eta onartzen ere; aldi berean, indarrean dauden proiektu lehiakorren segimendu ekonomiko-finantzarioaz arduratuko da, proiektu horien azken justifikazioa eta itxiera ekonomikoa gauzatu arte, ikertzaileei lagunduz, proiektuak erakunde finantzatzaile bakoitzak eskatutako epeetan eta formatuetan behar bezala inplementatzen direla ziurtatzeko.
Kudeatu beharreko proiektuen artean, beste erakunde batzuekiko proiektuak egongo dira, non kontratatutako pertsonak partzuergoko kideen eta finantzaketa-agentziaren arteko lotura-lanak egingo dituen zeregin administratibo, legal eta finantzarioei dagokienez
Funtzioak eta zereginak
Parte-hartze aktiboa proiektu lehiakorrak kudeatzen (bereziki europarrak, esaterako Erasmus+ eta Horizon Europe), proiektuak martxan jartzetik itxi arte.
Zereginen artean daude
- Beste erakunde batzuekin koordinatutako nahiz koordinatu gabeko proiektu lehiakorrak kontrolatzea eta segimendu ekonomiko-finantzario eta administratiboa egitea.
- Akordioak (Grant Agreement, Consortium Agreement), aldaketa edo zuzenketa posibleak (amendments) eta kudeaketa-eskuliburuak (Project Management Handbook) prestatzea eta kudeatzea.
- Proiektuaren koordinazio administratibo orokorra egitea: agentzia finantzatzailearekiko eta partzuergoko kideekiko komunikazioa mantentzea.
- Ikertzaileari laguntzea proiektuko jardueren, epeen eta helburuen planifikazioan eta segimenduan.
- Proiektuaren segimendu administratiboa egitea: deliverableak, txostenak, milestoneak eta emaitzak planifikatzea eta eguneratzea.
- Proiektuarekin lotutako bilera eta ekitaldiak (barnekoak nahiz kanpokoak) antolatzen laguntzea.
- Partzuergoko kideen arteko komunikazio-fluxua koordinatzen laguntzea eta kudeaketa dokumentala sostengatzea.
- Proiektuaren aurrekontuaren segimendua eta kudeaketa egitea:bideragarritasuna analizatzea: arrisku finantzarioak eta betetze ekonomiko-finantzarioak analizatzea.
- Egokitzeak: birplanifikatze tekniko eta ekonomikoak proposatzea
- Justifikazio ekonomikoak prestatzea.
- Auditorietan sostengua eskaintzea.
- Zuzendaritza finantzarioarekiko eta kudeaketa administratiboarekiko koordinazioa mantentzea.
- Transferentzia- eta ikerketa-zuzendaritzarekiko koordinazioa mantentzea.
- Pertsonalaren arduraldiak kontrolatzea (timesheets) eta proiektuarekin lotutako zerbitzuak kontratatzea.
- Proiektuen informazioa erregistratzea eta eguneratzea barneko kudeaketa-tresnetan.
Betekizunak
Betekizunak
- Titulua: Unibertsitate-titulua Enpresen Administrazioan eta Kudeaketan, Finantzetan eta Kontabilitatean, Ekonomian edo antzeko alor batean.
- Euskarako C1 mailako agiria.
- Ingeleseko C1 mailako agiria.
- Aldez aurreko esperientzia frogagarria (gutxienez 2 urtekoa) ikerketa-proiektu lehiakorren kudeaketan.
- Europako eta nazioarteko I+G+B finantzaketa-programen ezagutza, bereziki Erasmus+, H2020 eta Horizon Europe programena.
- Antolatzeko eta denbora kudeatzeko trebetasuna.
- Presiopean eta epeen arabera lan egiteko gaitasuna eta malgutasuna.
- Analisirako eta komunikazio transbertsalerako gaitasuna.
- Diziplina anitzeko lan-taldeekin lan egiteko gaitasuna.
Baloratuko da
- Unibertsitate-alorrean edo ikerketa-zentroetan izandako esperientzia.
- Estatuko I+G+B finantzaketa-programen ezagutza.
- Formakuntza gehigarria ikerketaren kudeaketan eta ezagutzaren transferentzian.
- Doktoretza-titulua.
Eskaintzen dena
- Arduraldi osoko lana.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak eta hezkuntza
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!
Egin klik eta ikusi zer daukagun zuri eskaintzeko…
Lege oharra:
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren edo (EB) 2016/679 Erregelamenduko 13. artikuluak eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren edo 3/2018 LOko 11. artikuluak diotena betez, HUHEZI S. Coop.en eta Mondragon Unibertsitatea S. Coop.en izenean, jakinarazten dizugu zure datuak tratatuko ditugula zure hautagaitza langileak hautatzeko prozesu batean sartzeko eta zure curriculumeko gaitasunak ebaluatzeko. Gure sistemetan zu identifikatzeko behar ditugun datuak jasotzen eta tratatzen ditugu, eta zure curriculumari, lan-esperientziari eta gaitasunei buruzko informazioari dagozkionak.
Emandako datu pertsonalak urtebetez gordeko dira gehienez, langileak hautatzeko prozesua bukatzen denetik edo hautagaitza jasotzen denetik hasita.
Zure datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria kontratuaren aurreko neurrien aplikazioa da. Zure datu pertsonalak jakinaraztea beharrezkoa da hautaketa-prozesuetan parte hartzeko. Era berean, datuak ez zaizkie hirugarrenei utziko.
Eskubidea duzu zure datu pertsonalak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta transferitzeko, eta haien tratamendua mugatzeko edo tratamenduaren aurka egiteko. Horretarako, idatzi dpo@mondragon.edu helbidera, zure nortasuna egiaztatuta.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea