
Marketing Estrategikoko Arduraduna
Mondragon Unibertsitatea.
Eskoriatza, Gipuzkoa.
Argitaratua: Atzo.
Hezkuntza eta formakuntza, Marketing-a.
Eskaintzaren deskribapena
Marketing estrategikoko profil bat behar dugu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, fakultatearen jarduera akademiko eta sozialak merkatuarekin eta bezeroekin modu estrategikoan konektatzen laguntzeko. Hautatutako pertsonaren eginkizun nagusia bezeroaren ezagutzan oinarritutako marketing estrategia garatzea izango da, fakultatearen aktibitate nagusien balio-proposamena indartzeko: gure eskaintza akademikoan (graduak eta masterrak), profesionalen prestakuntzan eta ikerketa eta transferentzian.
Pertsona honek bezeroari begirako ikuspegia fakultateko jarduera eta erabakietan txertatzen lagunduko du, merkatuaren eta erabiltzaileen beharrei buruzko ezagutza sistematizatuz eta ezagutza hori estrategian, posizionamenduan eta eskaintzaren garapenean txertatuz. Horretarako, estu lan egingo du zuzendaritzarekin, programen arduradunekin, komunikazio eta kaptazio taldeekin, eta fakultateko beste unitate batzuekin.
Helburua izango da fakultatearen jarduera nagusiak bezeroen behar eta motibazioekin hobeto konektatzea, posizionamendu diferentziala indartzea eta merkatuan sortzen diren aukerak identifikatzea. Horrela, hurrengoak dira funtzio eta zeregin nagusiak:
- Fakultatearen marketing estrategiaren garapena gidatzea, bezeroaren ikuspegia ardatz hartuta.
- Fakultatearen aktibitate nagusien (graduak, masterrak, adituak, ikastaroak, aholkularitza, ikerketa eta transferentzia) bezero-segmentuak identifikatzen eta definitzen laguntzea.
- Bezeroaren ezagutza sistematizatzea: ikasle potentzialak, ikasleak, profesionalak, erakundeak eta beste interes-talde batzuk aztertzea (beharrak, motibazioak, portaerak, erabaki-prozesuak).
- Merkatuaren eta sektorearen analisia egitea: joerak, aukerak eta arriskuak identifikatzea, eta informazio hori fakultateko erabaki estrategikoetan txertatzea.
- Fakultatearen jarduera nagusien balio-proposamena eta posizionamendua lantzen laguntzea, merkatuan bereizgarritasuna indartzeko.
- Programen arduradunekin elkarlanean, eskaintza akademikoaren eta profesionalaren egokitzapenean ekarpenak egitea, merkatuaren beharretatik abiatuta eta horiek gizarteratzea dagokion espazioetan.
- Bezero-ibilbideak (customer journey) aztertzea eta hobetzeko proposamenak egitea (informazioa bilatzetik hasi eta fakultatearekin duten harremana garatu arte)
- Datuetan oinarritutako analisiak egitea: kaptazio datuak, interes adierazleak, erabiltzaileen feedbacka eta merkatuaren portaera aztertzea.
- Komunikazio eta kaptazio ekintzak ikuspegi estrategiko batekin orientatzen laguntzea.
- Fakultate barruan bezeroaren ezagutza eta marketingaren kultura sustatzea.
Betekizunak
- Unibertsitate-titulua Marketig-nean, Komunikazioan edo antzeko alor batean.
- Euskarako C1 mailako agiria.
- Marketing digitaleko tresnen eta analitika plataformen ezagutza.
- Merkatu ikerketan edo bezeroen portaeraren analisian formakuntza espezifikoa.
- Marketing estrategikoan, merkatu-azterketan edo bezeroaren analisian esperientzia frogagarria.
- Bezero-segmentazioa eta merkatu-analisiak egiteko gaitasuna.
- Datuak interpretatzeko eta informazio hori erabaki estrategikoetan erabiltzeko gaitasun analitikoa.
- Pentsamendu estrategikoa eta ikuspegi sistemikoa.
- Diziplina anitzeko taldeekin lan egiteko gaitasuna.
- Komunikazio eta koordinazio gaitasun ona.
Baloratuko da
- Hezkuntza edo unibertsitate sektorearen ezagutza.
- Bizitza osoko ikaskuntzaren (LLL) merkatuaren ezagutza.
- Ingelesa C1.
Eskaintzen da:
Lanaldi osoko lana.
Lan-ingurune kolaboratibo eta estrategikoa, fakultatearen jarduera akademiko eta sozialaren garapenean eragin zuzena izateko aukera.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea