
Aplikazio eta Sistema Teknikaria
Fagor Ederlan.
Eskoriatza, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/07/28.
Informazio eta komunikazio teknologiak.
Eskaintzaren deskribapena
LANPOSTUAREN DESKRIBAPENA:
Taldean ezarritako azpiegitura eta aplikazioen administrazioa, horien artean daudela Hardwarea, Komunikazioak, Sistema Eragileak, Datu Baseak, tarteko softwareak eta aplikazioko softwareak. Bere administrazioaren menpe dauden eremu guztietan aplikazio berriak instalatzen edo aplikazioen bilakaera kontrolatzen laguntzea.
FUNTZIOAK:
- Instalatutako azpiegituraren administrazioa eta laguntza: Datu baseak (Oracle, SQL), Sistema Eragileak (Unix, Linux, Windows Server…), bulego eremuetako zein lantegietako IT azpiegituraren elementuak (switcheak, firewallak, kableak, wifi
sarbideak, inprimagailuak…), VmWare Birtualizazio Plataforma, Citrix... - Datuen segurtasuna eta informazioa eskuratzeko bideen kudeaketa.
- Produktu berriak definitzen eta ezartzen parte hartzea, eta garapen taldeei aholkuak ematea aplikazio edo sistema berriak ezartzeko. Ekipoen eta softwarearen zaintza planifikatzea, garapen taldeei edota eragindako erabiltzaileei behar besteko aurrerapenez jakinarazita.
- Informazio sistemen plataforma merkatuko bilakaera teknikoaren arabera egokitzeko beharrezkotzat jotzen diren aldaketak proposatzea.
Betekizunak
Lanpostu hau betetzeko honako perfilaren biltza gabiltza:
- Informatikako lizentziatura edo Ingeniaritza Teknikokoa, Sistema Informatikoen Administrazioan.
- Baloratuko da gai hauen gaineko ezagutzak: Citrix, Komunikazioak, Sareen kudeaketa, Segurtasunaren kudeaketa, Zibersegurtasuna, Cloud Zerbitzuak eta Datuen analisia.
- Ekipoen kudeaketan eskarmentua
- Hornitzailearekin azpikontratatuko zerbitzuak kudeatzen eskarmentua
- Ingeles maila altua, bai hitz egiten, bai idazten
- Taldeko planta desberdinetan lan egiteko prestasuna. Bidaiatzeko prestasuna
Ezagutu nolakoa den lan egitea Fagor Ederlan