
Kalitate ingeniaritzako teknikaria
Fagor Ederlan.
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/06/04.
Kalitatea, prebentzioa eta ingurunea, Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza.
Eskaintzaren deskribapena
Bezeroaren esanetara, adostasun ezen segimendua egiten du, eta harekiko komunikazio egokia eta eraginkorra ziurtatzen du. Fagor Ederlanen eta bezeroen lantegietan beharrezkoak diren euste-ekintzak ezartzeko informazioa bildu, eskaini eta aztertzen du.
- Bezeroen eta minifabriken arteko lotura-lana egiten du. Lantegi kontsumitzaileetan hornitutako produktuaren kalitate-errendimenduaren berri du etengabe. Beharrezkoak diren bisitak egiten dizkio bezeroari eta bezeroak guri egiten dizkigunak kudeatzen ditu.
- Bezeroaren adostasun eza kudeatzen du, eta horretarako, arazoa aztertu eta beharrezko euste-ekintzak zehazten ditu, bai burututako produktuari begira eta baita ere fabrikazio-prozesuan dagoena kontuan hartuta.
- Bezeroari informazio eguneratua eskainiko dio prozesuak iraun bitartean, hau da, adostasun eza gainditu arte, betiere bezeroaren esanetara.
- Bezeroarekin adostuko du berraztertutako piezen identifikazioa, eta piezak identifikatuta daudela ziurtatuko du.
- Desbideratzeak dituzten produktuak (baimena, identifikazioa eta dokumentazioa) kudeatuko ditu bezeroarekin batera.
- Bezeroaren gogobetetzea neurtzeko ardura du.
Betekizunak
Interesdunek profil pertsonal eta profesional hau bete beharko dute:
- Industri Ingeniaritza Teknikoa edo Goi mailakoa
- Inglesa, ahoz eta idatziz
- Kanpoko beste hizkuntza baten ezagutza kontuan hartuko da
- Kalitate arloetan esperientzia kontuan hartuko da
- Fagor Ederlaneko beste planta batzuetan lan egiteko prestasuna. Atzerriko plantetara bidaiatzeko prest egotea
Ezagutu nolakoa den lan egitea Fagor Ederlan