Kudeaketa Kontrol Ekonomiko-Industriala (Ordezkapen Kontratua) | MONDRAGON People

Kudeaketa Kontrol Ekonomiko-Industriala (Ordezkapen Kontratua)

Fagor Ederlan.

Eskoriatza, Gipuzkoa.

 Argitaratua: Atzo.

Ekonomia-finantzak, kontuak eta legea.

Eskaintzaren deskribapena

Egitekoa; 

Pertsonak negozioaren errentagarritasun-gakoak identifikatuko ditu, eta horiek hobetzeko jarraitu beharreko funtsezko ildoei buruzko aholkuak emango dizkie Negozio Zuzendaritzaren Kontseiluari eta Finantza Zuzendaritzari.
Gainera, bere gain hartuko du eredu ekonomikoak ezartzea,enpresa guztietan irizpide berberak izan daitezen.

Zereginak; 

  • Negozioa Kudeatzeko Plana egitea, planta bakoitzean Plan Orokorra betetzen dela gainbegiratzea eta desbideratzeen berri ematea negozioaren Zuzendaritza Kontseiluari.
  • Negozioaren errentagarritasuna hobetzeko ekintza-planak koordinatzea eta sustatzea, eta aukerak identifikatzea desbideratzeen analisien eta ikuspegi orokorraren bidez. Negozio-kudeaketaren kontrola egitea.
  • Plantetako sistemen estandarizazioa ziurtatzea, bai edukiari dagokionez, bai formari dagokionez.
  • Plangintza estrategikoa, Negozioa Kudeatzeko Plana eta horren berrikuspena koordinatzea eta egitea, eta horien jarraipena egiteaz eta epeka betetzeaz arduratzea.

  • Kalkulatu aukerarik onena piezak egiteko (zein plantetan den produktiboena).
  • Aseguratzaileen aurrean ezbeharrak kudeatu, kobratu eta ordaintzeaz arduratzea.
  • Negozioko inbertsioen errentagarritasunaren analisia egitea, inbertsioen jarraipenaz eta kontrolaz arduratuz: merkaturatzen direnetik, egiten direnetik, alta ematen zaienetik, lekualdaketetatik, amortizazio bizkortuetatik eta ondasunaren bajatik, Ekonomia eta Finantza Zuzendaritzak ezarritako irizpideei jarraituz.

 

Betekizunak

Interesdunek profil pertsonal eta profesional hau bete beharko dute:

 

  • ADEko gradua edo baliokidea.
  • Antzeko lanpostuetan gutxienez 2 urteko esperientzia izatea (antzeko fakturazio-bolumena)
  • Finantzen moduluen (CO/PA) ezagutza SAPen.
  • Ingeles-maila altua.
  • Euskera maila altua

Ezagutu nolakoa den lan egitea Fagor Ederlan

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X