
Erosketa Kudeatzailea
Fagor Electrónica.
Mondragón, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/01/30.
Erosketak eta logistika.
Eskaintzaren deskribapena
Industria- eta teknologia-ingurune batean parte hartzea gustatuko litzaizuke, erosketen kudeaketa estrategikoan eta erakundearen lehiakortasunaren hobekuntzan aktiboki parte hartuz?
Fagor Elektronikan soluzio elektroniko eta digitaletan espezializatuta gaude eta , MONDRAGON Korporazioan integratutako enpresa gara. Berrikuntzara, kalitatera eta etengabeko hobekuntzara bideratutako ingurune industrial eta teknologikoan lan egiten dugu, hainbat sektore eta merkaturentzako konponbideak garatuz.
Bilaketaz, hautaketaz eta hornitzaileekin negoziatzeaz arduratuko zara, negozioa erosteko beharrak prezio, zerbitzu eta kalitate baldintza onenetan estaltzeko, FEL Taldearen barruan.
Erosketen arloko estrategiak, politikak eta helburuak zehazten eta kudeatzen lagunduko diozu zure arduradunari.
Zer egingo duzu egunerokoan?
- Erosketen arloaren helburuak definitu eta garatzen lagunduko duzu.
- Prozesu, prozedura eta tresna hobekuntzak proposatuko dituzu.
- Beste sail eta filial desberdinei laguntza emango diezu.
- Hornitzaile eta material berriak bilatu eta identifikatuko dituzu kostuen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
- Hornitzaileekin gertakari eta egoera bereziak kudeatuko dituzu.
Zer eskaintzen dugu?
- Lana hibridoa (presentziala + telelana) eredua.
- Proiektu industrial sendo eta nazioarteko baten parte izatea.
- Zure esperientzia eta gaitasunen arabera soldata lehiakorra.
- Berrikuntza, konpromiso eta etengabeko hobekuntza kultura.
- Jantoki zerbitzua.
- Mugikortasun Plana.
- Garapen profesional eta prestakuntza etengabeko aukerak.
Betekizunak
- Prestakuntza: Goi mailako teknikari edo lizentziatura, masterra positiboki baloratua.
- Hizkuntzak: C1 Ingelesa eta B2 Euskara.
- Industri inguruneetan edo antzeko postuetan esperientzia baloratua.
- Elektronika ezagutza positiboki baloratua.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Fagor Electrónica