
Teknikari Komertziala
Fagor Electrónica.
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: Atzo.
Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
Pertsona dinamikoa zara, iniziatiba daukazu eta mundu elektronikoan aukera komertzialak bilatzeko gogoa duzu?
Fagor ElectronicanTeknikari Komertzial bat kontratatu nahi dugu, gure azpikontratazio elektronikoko taldearekin bat egin dezan eta gure merkataritza harremanak sustatzeko gogoz dagoena, merkatu oso teknologiko eta lehiakor batean.
Zer egingo duzu egunero?
- Arduradun komertzialarekin elkarlanean, zure eremuko estrategia, politika eta helburu komertzialak definitu eta horiek lortzeko beharrezko ekintzak garatuko dituzu.
- Bezero bakoitzerako estrategia eta ekintzak definitu, haien leialtasuna eta garapena bilatuz. Haien eskaera identifikatzea eta potentziala definitu, asebetetze maila neurtu, bereziki bezero garrantzitsuen kasuan. Bezeroaren jarraipen operatiboa egin (eskaintzak, salmentak eta kobrantzak) helburuak betetzea ziurtatzeko edo desbideratzeak antzemateko eta enpresari jakinarazteko.
- Zure eremuan, sektorearen aldagai gakoen ezagutza sakona garatu, merkatu, bezero, lehiakide, prezio, produktu/teknologia aspektuetan, negozio aukerak identifikatzeko bezero aktibo eta potentzialetan.
- Proiektu taldean parte hartu, produktu berri baten garapenean, ikuspegi komertziala eta bezeroen beharrak ekarriz. Proiektuaren arduradun rola hartu dezakezu.
- Zure arloaren baliabide eta sistemak aztertzea eta hobekuntza proposamenak egitea. Prozesu operatibo eta tresna funtzionaletan aldaketak planteatzea zerbitzua eta eraginkortasuna hobetzeko.
- Batzordeetan parte hartu/lagundu, eguneratutako ikuspegia eta zure ardurapean dauden helburuak azaltzeko, baita beharrezko informazioa prestatuz (Merkataritza Batzordea, lau hilabeteko salmenta plana, salmenten azalpena, eskaintzak…).
Zer eskaintzen dugu?
- Zure esperientzia eta gaitasunen arabera, soldata lehiakorra.
- Lan hibridoa, presentziala eta telelana konbinatuz.
- Proiektu industrial sendo eta nazioarteko batean parte hartzea.
- Garapen profesional eta prestakuntza etengabea.
- Berrikuntza, konpromiso eta hobekuntza etengabeko kultura baten lan egitea.
- Jangela zerbitzua.
Betekizunak
- Elektronika Ingeniaritzako Gradua edo Lizentziatura
- Arlo komertzialetan esperientzia. Kanpoko merkatuaren ezagutza baloratuko da.
- Ingelesez C1 maila
- Euskara ezagutza profila: ahozko maila baloratuko da.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Fagor Electrónica