
2025-2026 Kurtso akademikoan GRAL ala MAL gurekin egin nahi duzu?
IDEKO.
Elgoibar, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/05/23.
Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak, Informazio eta komunikazio teknologiak.
Modalitatea: DUAL Programa, Ikasketa amaierako proiektua, Praktikak.
Ikasketa maila: Unibertsitate-gradua, Unibertsitate-masterra.
Eskaintzaren deskribapena
Hasi zure lan ibilbidea gurekin. #EtorkizunarenJatorria ekimenaren parte izan zaitezen gonbidatzen zaitugu.
IDEKOn, teknologiaren mugei aurre egiteko eta industria eraldatzeko aukera berri bat da egunero. Hemen, ez daude bi egun berdin, benetako erronketan lan egiten dugulako, ikerkuntza aplikatua eta industriarekiko konbinazio perfektoa izanik.
Praktikak, grado zein master amaierako proiektuak ingurune teknologiko baten egiteko aukera eskaintzen dizugu.
Esperientzia paregabea eta bizia izango duzula bermatzen dizugu, erronka teknologikoz betetako eta ikertzaile bikainez inguratutako ikerketa karrera batera bideratutako proiektu erreal eta dinamikoetan murgilduz.
Puntako unibertsitate desberdinekin lankidetzan gaude, dauzkagunekin kolaborazioa indartuz eta berriak bilatuz.
Ikerketa talde bakoitzera inkorporatzeko proiektu desberdinak eskaintzen ditugu. Proiektuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jar zaitez Pertsonen sailarekin harremanetan, Nerea Otxoarekin (notxoa@ideko.es) eta partekatu zeintzuk diren zure motibazioak IDEKOn egonaldia egiteko eta zure beharretara egokituko gara.
IDEKOn, ezagutu nahi zaitugu!
Betekizunak
Zer bilatzen dugu?
Ingeniaritzako edo fisikako gradu zein masterreko ikasleak, hainbat espezialitatekoak (industria, mekanika, elektronika, informatika, matematika, telekomunikazioak, robotika, ingeniaritza konputazionala, materialak, etab.) ingurune teknologiko batean trebatzeko helburuarekin.
Zer eskaintzen dizugu?
- Talentu-harrobiaren garapena: praktikak, TFG eta TFM egiteko aukera ikasturte osoan zehar.
- Zuri egokitutako jardunaldia: Badakigu ez dela batere erraza ikasketak eta lana uztartzea; horregatik, malgutasuna eskaintzen dizugu, bai ordutegian eta bai espazioan, zure eskolak, tutoretzak, banakako beharretara eta abarretara egokitu zaitezen.
- IDEKO multi-lokalizatua: Egoitza nagusia Elgoibarren eta bulegoak CFAAn (Zamudioko Parke Teknologikoa) eta Savvyn (Donostiako Enpresa Parkea). Bertara, astean bitan joateko aukera izango duzu.
- Astean behin telelana egiteko aukera.
- Lan-ingurune hurbila, gaztea eta osasuntsua. Bere espezializazioan adituak diren eta zure egunerokoan laguntzeko prest dauden ikertzaileez inguratuta egongo zara. Buddy bat izango duzu.
- Ikasketak eremu profesionalean aplikatzeko aukera. Zure ezagutza teknikoak eta prestakuntzan zehar garatutako trebetasunak praktikan jartzeko aukera izango duzu. Industrian eta ikerketan ditugun benetako erronken bidez, erronka profesionalei aurre egiteko prestatuko zaitugu.
- Guzti hau, gizartearekiko onura batzuekin: jantoki zerbitzua, astero fruta, stimulus proiektua, mediku zerbitzua, etab.
- Hileko laguntza ekonomikoa.
IDEKOn, ezagutu nahi zaitugu! Ezagutu zure etorkizuna IDEKOn!
Ezagutu nolakoa den lan egitea IDEKO