
Batu laser bidezko ebaketaren etorkizuna berrasmatzen ari den taldera
IDEKO.
Elgoibar, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/10/05.
Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
IDEKOn, fabrikazio-prozesuetan espezializatutako taldean pertsona bat sartu nahi dugu, laser bidezko material prozesamenduan ikertzaile gisa jarduteko.
Ekimen handiko, jakin-mina duen eta ikerketarako bokazioa duen pertsona bat bilatzen ari gara, fabrikazio aurreratuan erreferente den ingurune batean hazteko gogoa duena, ikerketa aplikatua eta esperimentala uztartuz.
A.Esperientzia baduzu eta teknologikoki garatzen jarraitu nahi baduzu → nazioarteko lankidetzak eta proiektu erakargarriak zure zain daude.
B.Profil juniorra bazara eta hazteko gogoa baduzu → zure garapenean lagunduko dizugu, ibilbide plan baten eta talde aitzindari baten gertutasunaren bidez.
ZURE MISIOA IZANGO DA...:
- Laserraren eta materialaren arteko fenomeno fisikoak ikertzea ebaketa-prozesuetan, eta prozesuaren parametroak, materialak eta xaflaren lodierak ebaluatzea.
- Laborategian eta makina pilotuan saiakuntza esperimentalak garatzea, prozesua monitorizatzeko tresneria eta sistema osagarriak garatuz eta integratuz.
- Ebaketa parametroak optimizatzeko estrategia diseinatzea eta karakterizazio teknikak aplikatzea
(mikroskopia, metrologia...). - Datuak biltzea, iragaztea, sailkatzea eta prozesatzea. Txosten teknikoak, artikuluak eta horien aurkezpena egitea.
- Bezero industrialekin lankidetzan aritzea garapenak definitzeko, emaitzak baliozkotzeko eta benetako aplikazioetara transferitzeko.
- Nazioko eta nazioarteko ikerketa-proiektuak bultzatzea eta horietan parte hartzea, beste talde eta
erakunde batzuekin batera.
BA AHAL ZENEKIEN...?
- Entzuten zaitugula, laguntzen dizugula, eta zure arduradunarekin batera hazkunde profesional eta pertsonalerako plan bat diseinatuko duzula?
- IDEKOn, ikaskuntza etengabea gure izateko moduan sartuta dagoela eta egunero ikasteko aukera bat dela sentituko duzula?
- Benetako erronkekin eta proiektu erronkaileekin lan egingo duzula, nazio eta nazioarteko proiektuetan parte hartuz, mundu mailako erreferentziazko ikerketa talde bateko ikertzaileekin batera?
- Ordutegi eta egutegi malgua daukagula?
- IDEKOk Multi-lokalizazioa daukala ? Elgoibar, Zamudioko Parke Teknologikoa (CFAA) eta Zuatzuko Enpresa Parkean (Donostia) astean 2tan joateko aukera izango duzu.
- Osasun organizazio baten partaide izango zarela? fruta, laguntza psikologikoa, jantoki zerbitzua, zerbitzu medikoa, etab izango dituzula?
- Ingurumenarekin konprometituta gaudela? Egun Euskara Plana, Berdintasun Plana eta Mugikortasun Plana daukagu!
Betekizunak
ZUGAN ZER BILATZEN DUGUN:
- Prestakuntza: Industria Ingeniaritza, Fisika, Materialen Zientzia, Ingeniaritza Mekanikoa, Elektronika, etab.
- Hizkuntzak: Ingelesa ondo jakitea beharrezkoa da. Euskara modu positiboan baloratuko da.
- Esperientzia: ikerketan eta garapenean.
- Ezagutzak:
- Ebaketa eta mekanizatzeko prozesuak
- Laserraren fisika eta aplikatutako optika.
- Metalezko materialei, metalurgiari etab. buruzko ezagutzak baloratuko dira.
- Matlab-eko eta/edo Phyton-eko programazioa eta modelatzeko eta simulatzeko teknikak (FEM, CFD, eredu termikoak).
Gertutik ezagutu nahi bagaituzu, nola lan egiten dugun jakin nahi baduzu, ze proiektu burutzen ditugun, ze lan taldek inguratuko zaituen eta IDEKOk eskaintzen dizkizun aukerak guztiak zeintzuk diren ezagutzeko, ez galdu denbora, eta hurbildu ezagutera!
Ezagutu nolakoa den lan egitea IDEKO