Bultzatu Artezketaren Etorkizuna 4.0 Industriaren testuinguruan | MONDRAGON People

Bultzatu Artezketaren Etorkizuna 4.0 Industriaren testuinguruan

IDEKO.

Elgoibar, Gipuzkoa.

 Argitaratua: Atzo.

Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.

Eskaintzaren deskribapena

Gogoko al duzu ikerketa aplikatua eta fabrikazio aurreratuko prozesuak?
Industria-berrikuntzan erreferente den talde batean parte hartu nahi duzu?

IDEKOn, pertsona bat bilatzen dugu Fabrikazio Prozesuen Ikerketa Taldean sartzeko, artezketan espezializatutako taldearen barruan, benetako industria-inguruneetan I+G eta transferentzia teknologikoko proiektuak bultzatzeko.

Ikerketarako bokazioa duen, maila tekniko handiko eta teknologia etorkizuneko industriara eramateko orientazio argia duen talde batean integratuko zara.

Nori dago zuzenduta aukera hau?

  • Esperientzia baduzu eta teknikoki hazten jarraitu nahi baduzu → nazioarteko lankidetza eta proiektu erakargarriak dituzu zain.

  • Profil juniorra bazara eta garatzeko gogoa baduzu → zure ibilbide profesionala planifikatzen lagunduko dizugu, erreferente den talde baten babes eta hurbiltasunarekin.

ZURE MISIOA IZANGO DA:

Artezketaren bilakaeran funtsezko pieza izatea, ingurune adimendun eta digitalizatuetara bidean.

Ikerketa aplikatuko eta transferentzia teknologikoko proiektuen fase guztietan parte hartuko duzu, kontzeptualizaziotik hasi eta baliozkotze industrialeraino.

Zure ardura nagusiak hauek izango dira:

  • Artezketako prozesuen karakterizazioan ikerketa aplikatua egitea, honako hauek uztartuz:

    • Modelizazioa eta simulazioa.

    • Diseinu eta exekuzio esperimentala.

    • Emaitzen analisia.

  • Fabrikazio-prozesuei aplikatutako AA (Adimen Artifiziala) eta Machine Learning oinarritutako ereduen garapena.

  • Fabrikazio-prozedura eta estrategien definizioa.

  • 4.0 Industriako inguruneetan integratutako artezketa-ziklo aurreratu berrien garapena.

  • Bezero industrialekin elkarlanean aritzea, behar teknologikoak identifikatu eta ezarpen-planak definitzeko.

  • I+G programa publikoetarako proposamenak prestatzea, maila nazionalean zein nazioartekoan.

Betekizunak

BA AHAL ZENEKIEN...?

  • Entzuten zaitugula, laguntzen dizugula, eta zure arduradunarekin batera hazkunde profesional eta pertsonalerako plan bat diseinatuko duzula?
  • IDEKOn, ikaskuntza etengabea gure izateko moduan sartuta dagoela eta egunero ikasteko aukera bat dela sentituko duzula?
  • Benetako erronkekin eta proiektu erronkaileekin lan egingo duzula, nazio eta nazioarteko proiektuetan parte hartuz, mundu mailako erreferentziazko ikerketa talde bateko ikertzaileekin batera?
  • Ordutegi eta egutegi malgua daukagula?
  • IDEKOk Multi-lokalizazioa daukala ? Elgoibar, Zamudioko Parke Teknologikoa (CFAA) eta Zuatzuko Enpresa Parkean (Donostia) astean 2tan joateko aukera izango duzu.
  • Osasun organizazio baten partaide izango zarela? fruta, laguntza psikologikoa, jantoki zerbitzua, zerbitzu medikoa, etab izango dituzula?
  • Ingurumenarekin konprometituta gaudela? Egun Euskara Plana, Berdintasun Plana eta Mugikortasun Plana daukagu!

ZUGANDIK BILATZEN DUGUNA:

Prestakuntza

Industria Ingeniaritza, Fisika, Materialen Zientzia, Ingeniaritza Mekanikoa edo antzeko arloetako titulazioa.

Hizkuntzak

Ingeles maila ona ezinbestekoa da.
Euskara positiboki baloratuko da.

Esperientzia

Ikerketa eta garapen arloko esperientzia oso kontuan hartuko da.

Ezagutzak

  • Fabrikazio-prozesuak.

  • Material metalikoak, metalurgia, hauts-metalurgia, karakterizazio estrukturala eta mekanikaren arloko ezagutzak baloratuko dira.

  • Matlab eta/edo Python programazioa, baita modelizazio eta simulazio teknikak ere.

Ekimen handiko, jakin-mina duen eta ikerketarako bokazioa duen pertsona bat bilatzen dugu, fabrikazio aurreratuko erreferentziazko ingurune batean hazteko gogoa duena, ikerketa aplikatua eta esperimentala uztartuz.

Gertutik ezagutu nahi bagaituzu,  nola lan egiten dugun jakin nahi baduzu, ze proiektu burutzen ditugun, ze lan taldek inguratuko zaituen eta IDEKOk eskaintzen dizkizun aukerak guztiak zeintzuk diren ezagutzeko, ez galdu denbora,  eta hurbildu ezagutera!


Ezagutu nolakoa den lan egitea IDEKO

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X