
Fabrikazio Aditiboan Ikertzailea – Teknologia, ikerketa, esperimentazioa eta etorkizuna
IDEKO.
Elgoibar, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/10/05.
Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
IDEKOn, fabrikazio-prozesuetan espezializatutako taldean pertsona bat sartu nahi dugu, fabrikazio gehigarriko teknologian ikertzaile gisa jarduteko.
Ekimen handiko, jakin-mina duen eta ikerketarako bokazioa duen pertsona bat bilatzen ari gara, fabrikazio aurreratuan erreferente den ingurune batean hazteko gogoa duena, ikerketa aplikatua eta esperimentala uztartuz.
A. Esperientzia baduzu eta teknologikoki garatzen jarraitu nahi baduzu → nazioarteko lankidetzak eta proiektu erakargarriak zure zain daude.
B. Profil juniorra bazara eta hazteko gogoa baduzu → zure garapenean lagunduko dizugu, ibilbide plan baten eta talde aitzindari baten gertutasunaren bidez.
ZURE MISIOA IZANGO DA:
- Fabrikazio gehigarriaren arloko espezializazio-eremua bultzatu eta sustatzea, ikerketa eta transferentzia teknologikoko proiektuen fase guztietan parte hartuz.
- Fabrikazio gehigarriko prozesuen karakterizazioari aplikatutako ikerketa, modelizazioa, simulazioa, lan esperimentala, monitorizazioa eta emaitzen analisi aurreratua konbinatuta
- Fabrikazio-prozedurak eta estrategiak definitzea.
- Teknologia gehigarriaren bidez fabrikatutako osagaiak xede produktuetan integratzea.
- Teknologiagehigarriaren bidez fabrikatutako osagaien portaeraren analisia: karakterizazio eta balidazio saiakuntzak, materialen ebaluazioa, piezaren osotasuna.
- Proposamenak sortzea administrazioentzat I+G programen esparruan.
BA AHAL ZENEKIEN...?
- Entzuten zaitugula, laguntzen dizugula, eta zure arduradunarekin batera hazkunde profesional eta pertsonalerako plan bat diseinatuko duzula?
- IDEKOn, ikaskuntza etengabea gure izateko moduan sartuta dagoela eta egunero ikasteko aukera bat dela sentituko duzula?
- Benetako erronkekin eta proiektu erronkaileekin lan egingo duzula, nazio eta nazioarteko proiektuetan parte hartuz, mundu mailako erreferentziazko ikerketa talde bateko ikertzaileekin batera?
- Ordutegi eta egutegi malgua daukagula?
- IDEKOk Multi-lokalizazioa daukala ? Elgoibar, Zamudioko Parke Teknologikoa (CFAA) eta Zuatzuko Enpresa Parkean (Donostia) astean 2tan joateko aukera izango duzu.
- Osasun organizazio baten partaide izango zarela? fruta, laguntza psikologikoa, jantoki zerbitzua, zerbitzu medikoa, etab izango dituzula?
- Ingurumenarekin konprometituta gaudela? Egun Euskara Plana, Berdintasun Plana eta Mugikortasun Plana daukagu!
Betekizunak
ZUGAN ZER BILATZEN DUGUN:
- Prestakuntza: Industria Ingeniaritza, Fisika, Materialen Zientzia, Ingeniaritza Mekanikoa, Elektronika, etab.
- Hizkuntzak: Ingelesa ondo jakitea beharrezkoa da. Euskara modu positiboan baloratuko da.
- Esperientzia: ikerketan eta garapenean.
- Ezagutzak:
- Fabrikazio gehigarriko prozesuak.
- Laserraren fisika eta aplikatutako optika.
- Metalezko materialei, metalurgiari etab. buruzko ezagutzak baloratuko dira.
- Matlab-eko eta/edo Phyton-eko programazioa eta modelatzeko eta simulatzeko teknikak (FEM, CFD, eredu termikoak).
Gertutik ezagutu nahi bagaituzu, nola lan egiten dugun jakin nahi baduzu, ze proiektu burutzen ditugun, ze lan taldek inguratuko zaituen eta IDEKOk eskaintzen dizkizun aukerak guztiak zeintzuk diren ezagutzeko, ez galdu denbora, eta hurbildu ezagutera!
Ezagutu nolakoa den lan egitea IDEKO