
Full Stack Garatzailea – Digitalizatu etorkizun industriala IDEKO-n
IDEKO.
Elgoibar, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/05/29.
Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
Web garapena zure pasioa al da eta zure talentua industriako erronka errealetan aplikatu nahi duzula? IDEKO-n zu bezalako pertsona baten bila gabiltza TICA taldean sartzeko.
Digitalizazio industrialeko punta-puntako proiektuetan parte hartuko duzu, frontend, backend eta teknologia berritzaileak uztartuz, eragin handiko soluzioei forma emateko.
ZEINTZUK IZANGO DIRA ZURE EGINKIZUNAK?
- Industria arloan aplikatutako soluzio digital berriak sortzeko, front-end eta back-end osagaiak konbinatzen dituen proiektu baten alde teknikoan parte hartuko duzu.
- Makina-datuen estandarizazioa eta konfigurazioa egin, framework eta teknologia berritzaileak erabiliz, biki digitalak sortzeko.
- Digitalizazio-proiektuetan software osagaiak garatu eta integratu.
Betekizunak
ZE PROFIL BILATZEN DUGU?
Formakuntza: Informatikako gradua edo masterra.
Hizkuntzak: Ingeles maila aurreratua.
Ezagutzak:
- Web garapeneko stack-a: HTML, CSS, JS, Angular, PHP
- Beste programazio-lengoaia batzuk: Python
- Datu-baseen oinarrizko ezagutzak, bereziki MySQL
- Mikrozerbitzuen arkitekturak eta edukiontziak (Docker) ezagutzea
Baloragarriak diren ezagutzak:
- Beste programazio-lengoaia batzuk: C#
- Etengabeko integrazio-teknologiak (Git) ezagutzea
ZER AURKITUKO DUZU IDEKON?
- Zure iritzia entzuten dugu, laguntza eskaintzen dizugu, eta zure arduradunarekin batera hazkunde profesional eta pertsonalerako plan bat diseinatuko duzu.
- IDEKO-n etengabeko ikaskuntza gure izateko moduaren parte da, eta egunero ikasteko aukera izango duzu.
- Erronka errealekin eta proiektu interesgarriekin egingo duzu lan, nazio zein nazioarteko proiektuetan parte hartuz, mundu mailako ikerketa talde erreferenteekin batera.
- Ordutegi eta egutegi malgutasuna eskaintzen dugu.
- IDEKOk kokapen anitz ditu. Astean 2 egun arte Elgoibarko bulegoetara, Zamudioko Parke Teknologikora (CFAA) edo Donostiako Zuatzu Enpresa Parkera joateko aukera dago.
- Osasuntsu egoteko baldintzak eskaintzen ditu: Fruta, laguntza psikologikoa, jantoki zerbitzua, zerbitzu medikoa, eta abar.
- Ingurumenarekiko konpromisoa daukagu eta Euskara Plana, Berdintasun Plana eta Mugikortasun Plana ditugu.
IDEKO ezagutzea nahi baduzu, gure lan egiteko modua, garatzen ditugun proiektuak, inguruan izango duzun taldea eta eskaintzen dizkizugun erraztasun guztiak ezagutu nahi badituzu, ez izan zalantzarik eta hurbildu gaitzazu!
Ezagutu nolakoa den lan egitea IDEKO