
Garatu ezazu etorkizuna ikuskapen ez suntsitzaileko teknologietan
IDEKO.
Elgoibar, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/06/19.
Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
Imajinatzen duzu materialak kaltetu gabe akatsak detektatzen dituzten teknologiak diseinatzen? Ikerketa aplikatuaren eta industria berrikuntzaren arteko mugan lan egiteak motibatzen zaitu? Baietz erantzuten baduzu, aukera hau zuretzat da!
IDEKOn ikertzaile bat bilatzen dugu ikuskapen ez suntsitzaileko (NDT) irtenbide aurreratuak garatzeko. Gure fabrikazio prozesuetako taldean ikuspegi teknologikoa, jakin min zientifikoa eta industria barrutik eraldatzeko gogoa duen pertsona bat sartu nahi dugu.
Zure misioa ondorengoa izango da...
- 4.0 industria inguruneetan aplikagarriak diren ikuskapen-sistema digitalen (Ultrasonidos-UT eta Eddy-EC korronteak) seinaleen tratamendu eta prozesamendu aurreratuetan lan egingo duzu.
- UT eta EC bidezko fabrikazio-prozesuetan sortutako akatsen karakterizazioari aplikatutako ikerketa, modelizazioa, simulazioa, lan esperimentala, monitorizazioa eta emaitzen analisi aurreratua konbinatuko duzu.
- Sentsore eta ekipo elektroniko berriak diseinatu, garatzu eta optimizatuko dituzu ikuskapen-estrategia berriak aplikatzeko, simulazio eta programazio tresna aurreratuetan oinarrituta (CIVA, Phyton, Matlab).
- Ikuskapen sistemen automatizazioan parte hartuko duzu hainbat hurbilpenen arabera: robot industriala, kolaboratiboa edo makina industrialak.
- NDT prozesuen industria-soluzio automatizatuak garatuko dituzu. Bezeroekiko eta hornitzaileekiko harremana. Beharrak eta zehaztapenak definitzea, irtenbide industriala, proiektua gauzatzea eta kudeatzea.
Betekizunak
ZUGAN ZER BILATZEN DUGUN:
- Ikasketak: Goi mailako ingeniaritza / Masterra o Doktoradutza (Industria, Mekanika, Fabrikazio, Materialen igeneritza, Elektronika edo Fisika).
- Hizkuntzak: Ingelesa maila aurreratua. Euskara baloratuko da.
- Esperientzia: Ikerketa eta garapen ingurunean eta antzeko funtzioetan izandako esperientzia oso positiboa izango da.
- Ezagutzak: Material metalikoen, metalurgia, pulbimetalurgia, egiturazko karakterizazioa, mekanika, fisika eta materialen akatsei buruzko ezagutzak baloratuko dira. Ikuskapen ez-suntsitzaileko prozesuak eta horiei lotutako ziurtagiriak ezagutzea eta ziurtatzea, UT teknologian interes berezia jarrita. Diseinuko, simulazioko, CIVAko, CAD-CAMeko, FEMeko eta alderantzizko ingeniaritzako softwareak ezagutzea. Monitorizazioa eta datuak eskuratzea.
BA AHAL ZENEKIEN...?
- Entzuten zaitugula, laguntzen dizugula, eta zure arduradunarekin batera hazkunde profesional eta pertsonalerako plan bat diseinatuko duzula?
- IDEKOn, ikaskuntza etengabea gure izateko moduan sartuta dagoela eta egunero ikasteko aukera bat dela sentituko duzula?
- Benetako erronkekin eta proiektu erronkaileekin lan egingo duzula, nazio eta nazioarteko proiektuetan parte hartuz, mundu mailako erreferentziazko ikerketa talde bateko ikertzaileekin batera?
- Ordutegi eta egutegi malgua daukagula?
- IDEKOk Multi-lokalizazioa daukala ? Elgoibar, Zamudioko Parke Teknologikoa (CFAA) eta Zuatzuko Enpresa Parkean (Donostia) astean 2tan joateko aukera izango duzu.
- Osasun organizazio baten partaide izango zarela? fruta, laguntza psikologikoa, jantoki zerbitzua, zerbitzu medikoa, etab izango dituzula?
- Ingurumenarekin konprometituta gaudela? Egun Euskara Plana, Berdintasun Plana eta Mugikortasun Plana daukagu!
Gertutik ezagutu nahi bagaituzu, nola lan egiten dugun jakin nahi baduzu, ze proiektu burutzen ditugun, ze lan taldek inguratuko zaituen eta IDEKOk eskaintzen dizkizun aukerak guztiak zeintzuk diren ezagutzeko, ez galdu denbora, eta hurbildu ezagutera!
Ezagutu nolakoa den lan egitea IDEKO