Robotika maite duzu? Bat egin robot bidezko prozesu teknikari gisa | MONDRAGON People

Robotika maite duzu? Bat egin robot bidezko prozesu teknikari gisa

IDEKO.

Elgoibar, Gipuzkoa.

 Argitaratua: Gaur.

Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak, Fabrikazio-profesionalak eta lanbideak.

Eskaintzaren deskribapena

Robotika, automatizazioa eta berrikuntza maite dituzu? 4.0 industrian punta-puntako proiektuetan parte hartu nahi duzu eta profesionalki hazi ingurune gazte, dinamiko eta diziplina anitzeko batean? IDEKO zure bila dabil!

ZURE MISIOA IZANGO DA...:

  • Robota erabiliz fabrikazio prozesuak garatzea: Fabrikazio gehigarriko prozesuak, mekanizazioa, akabera, soldadura, ikuskapen-doitasuneko muntaia.
  • Mekanizazio estrategiak definitu, denbora azterketak kalkulatu eta azken erabiltzaileekin dauden fabrikazio prozesuak hobetu.
  • Robota programatzea eta simulatzea CAM tresnen eta simulazioaren bidez.
  • Proiektuak, erakusleak eta kontzeptu-probak doitzea eta benetako industria-aplikazioetara transferitzea.
  • Hornitzaileekiko iterazioa eta horien garapenerako proiektuen atalak izatea.
  • Prozesuak hobetzeko beharrak hautematea, diziplina anitzeko taldeekin koordinatzea eta antzemandako hobekuntzak trakzionatu.

BA AHAL ZENEKIEN...?

  • Entzuten zaitugula, laguntzen dizugula, eta zure arduradunarekin batera hazkunde profesional eta pertsonalerako plan bat diseinatuko duzula?
  • IDEKOn, ikaskuntza etengabea gure izateko moduan sartuta dagoela eta egunero ikasteko aukera bat dela sentituko duzula?
  • Benetako erronkekin eta proiektu erronkaileekin lan egingo duzula, nazio eta nazioarteko proiektuetan parte hartuz, mundu mailako erreferentziazko ikerketa talde bateko ikertzaileekin batera?
  • Ordutegi eta egutegi malgua daukagula?
  • IDEKOk Multi-lokalizazioa daukala ? Elgoibar, Zamudioko Parke Teknologikoa (CFAA) eta Zuatzuko Enpresa Parkean (Donostia) astean 2tan joateko aukera izango duzu.
  • Osasun organizazio baten partaide izango zarela? fruta, laguntza psikologikoa, jantoki zerbitzua, zerbitzu medikoa, etab izango dituzula?
  • Ingurumenarekin konprometituta gaudela? Egun Euskara Plana, Berdintasun Plana eta Mugikortasun Plana daukagu!

Betekizunak

ZUGAN BILATZEN DUGUNA:

  • Prestakuntza: Mekatronikako ingeniaritza, automatizazioa, robotika edo antzeko formakuntza
  • Hizkuntzak: Ingelesa maila aurreratua (euskara baloratuko da).
  • Esperientzia: Ekoizpen ingurumenaren eta fabrikazio prozesuaren inguruko esperientzia oso positibotzat joko da.
  • Ezagutzak:
    -Robotikari, fabrikazio-prozesuei, metalezko materialei, metalurgiari eta konpositeari buruzko ezagutzak baloratuko dira.
    -Diseinuko softwareen ezagutzak, prozesuen simulazioa (CAM).

Gertutik ezagutu nahi bagaituzu,  nola lan egiten dugun jakin nahi baduzu, ze proiektu burutzen ditugun, ze lan taldek inguratuko zaituen eta IDEKOk eskaintzen dizkizun aukerak guztiak zeintzuk diren ezagutzeko, ez galdu denbora,  eta hurbildu ezagutera!


Ezagutu nolakoa den lan egitea IDEKO

Icono flecha derechaIcono flecha derecha

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X