EAZ/Ekonomian unibertsitate-titulua lortu berriak Gipuzkoako bulegoetarako | MONDRAGON People

EAZ/Ekonomian unibertsitate-titulua lortu berriak Gipuzkoako bulegoetarako

Laboral Kutxa.

Gipuzkoa Kosta,

 Argitaratua: 2025/05/23.

Banku eta asegurantzak.

Eskaintzaren deskribapena

LABORAL Kutxak unibertsitate-titulua lortu berri duten gazteak behar ditu GIPUZKOAKO bulegoetarako. Zehazki: 

  • Bezeroen beharrak antzematea, eta egin beharreko merkataritza-ekintzak planifikatzea eta kudeatzea, merkataritza-estrategiei eta orientazioei jarraituz. 
  • Bezeroei aholku ematea eta tratu pertsonalizatua ematea, LABORAL Kutxaren marka-irudia proiektatuz. 
  • Bezeroekin harreman komertzial egonkor eta iraunkorrak lotu, fidelizatu eta sustatzea, eta bezeroaren gogobetetzea bermatzea. 
  • Eskaintza komertziala hobetzen laguntzea, bere zorroko bezeroen beharretan joerak detektatuz. 
  • Bulegoko gainerako taldearekin elkarlanean aritzea eta koordinatzea, eta haren helburu orokorrak lortzen laguntzea. 

Baldintzak 

  • EAZ, Ekonomia, Zuzenbide edo antzeko titulazioetako gradua. 
  • Euskara menderatzea (B2). 
  • Taldean lan egiteko gaitasuna, bezeroarenganako orientazioa, emaitzetarako orientazioa, dinamismoa eta erabakitzeko gaitasuna duten pertsonak. 

Zer eskaintzen dugu? 

Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako: 

  • Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu. 
  • Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko. 
  • Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu. 
  • Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu. 
  • Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak... 

Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez. 

 

Betekizunak

Ikusi xehetasunekin DESKRIBAPENA atalean, gorago


Ezagutu nolakoa den lan egitea Laboral Kutxa

Icono flecha derechaIcono flecha derecha