LABORAL Kutxan lan egin nahi al duzu? Bidaliguzu zure kurrikuluma... | MONDRAGON People

LABORAL Kutxan lan egin nahi al duzu? Bidaliguzu zure kurrikuluma...

Laboral Kutxa.

Distintos municipios / Udalerri taldeak,

 Argitaratua: 2025/05/21.

Banku eta asegurantzak.

Eskaintzaren deskribapena

Gure kooperatiba-proiektuan parte hartzea interesatzen zaien pertsonak bilatzen ditugu Laboral Kutxan. Zehazki:

  • Entitatearen jarduerarekin zerikusia duen unibertsitateko titulazioa duten pertsonak (Ekonomia, EAZ, Zuzenbidea, Matematika, Ingeniaritza edo antzeko titulazioak). 
  • Esperientziaduna zein titulatu berriak.
  • Euskara-maila altua (B2).
  • Taldean lan egiteko gaitasuna, etengabe ikasi, garatu eta hobetzeko jarrera dutenak.
  • Finantza eta aseguru produktuak ezagutzea.
  • Trebetasun eta gaitasun digitala duten pertsonak.

 

Zer eskaintzen dugu? 

Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako: 

  • Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu. 
  • Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko. 
  • Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu. 
  • Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu. 
  • Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak... 

Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez. 

Betekizunak

Ikusi xehetasunekin DESKRIBAPENA atalean, gorago


Ezagutu nolakoa den lan egitea Laboral Kutxa

Icono flecha derechaIcono flecha derecha