
Finantza arduraduna
Leartiker.
Markina-Xemein, Bizkaia.
Argitaratua: 2025/06/27.
Banku eta asegurantzak, Negozio zuzendaritza eta garapena, Ekonomia-finantzak, kontuak eta legea.
Eskaintzaren deskribapena
Hazten jarraitzen dugu! Batu zaitez Leartikerrera gure lantaldearen parte izateko eta enpresen eta gizartearen etorkizuna eraldatzeko!
Leartikerreko Zerbitzu orokorretako lantaldera batzeko Pertsona baten bila gabiltza Administrazioko arduradun bezala.
Zure misioa Administrazioko lantaldea lideratzea izango da, Zentroaren euskarri-arlo funtzionalaren estrategia eta helburuak zuzenduz, planifikatuz eta kudeatuz, epe labur eta ertainean baliabide ekonomiko-finantzarioen kudeaketan bikaintasuna ziurtatuz eta bultzatuz, zehaztutako helburuekin bat etorriz.
Funtzio eta ardurak:
- Administrazioarekin zerikusia duten ekonomia eta finantza egoerari buruzko txostenak egitea, Kontseilu Errektoreari begira
- Epe ertain eta luzerako kudeaketa ekonomiko-finantzarioko planaren diseinuan liderra izatea, Plan estrategikoan definitutako helburuei erantzuteko
- Kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren plana eta haren jarraipena gidatzea, Zuzendaritza Nagusiarekin eta Arloko Zuzendaritzekin batera, epe ertain eta luzeko helburuei erantzuteko
- Diruzaintzaren kudeaketaren buru izatea
- Jarduera ekonomikoen eta ez-ekonomikoen kontrola eta segimendua eta haien balantzea zuzentzea
- Estatuko eta Europako I+G+Bko finantziazio-programak kudeatzea
- Deialdien zaintza eta identifikazioa
- Dokumentazioa prestatzea, izapidetzea eta aurkeztea
- Diruz lagundutako proiektuen gauzatzearen jarraipena
- Justifikazio eta likidazio ekonomiko-finantzarioa
Zentroaren ikuskaritza orokorretarako eta diruz lagundutako ikerketa-proiektuen ikuskaritza espezifikoetarako informazioa kudeatzea
Zure ardurapeko pertsona-taldea zuzentzea, haien garapen profesionala eta pertsonala sustatuz eta zainduz, eta Plan Estrategikoaren eta Kudeaketa Planaren helburuei erantzuteko lan kultura eta giro egokia sortuz
- Ekonomia eta finantza arloan digitalizazioa sustatzea, prozesu guztiak optimizatuz
Zer eskaintzen dizugu?
- Kontratu mugagabea
- Lanaldi malgua eta eredu hibridoa. Kontziliazioa sustatzeko eta errazteko, ordutegi malgua eta aparteko egutegia izango dituzu. Gainera, lanaldiaren herena telelana egiteko aukera izango duzu.
- Benetako garapen profesionala. Zure hastapenetan lagunduko dizugu eta ibilbide profesionaleko plan bat diseinatuko dugu, pertsonalki eta profesionalki haz zaitezen proiektu anitzeko ingurune batean, enpresen eta gizartearen lehiarako abantaila hobetuz, erabakiak hartzen parte hartzen duen talde gazte proaktibo eta dinamiko baten parte izanik.
- Zaindu zure ongizatea. Zure garapen profesionalaz gain, zure osasun fisiko eta emozionala zaintzeko diseinatutako hainbat jarduera eskainiko dizkizugu, hala nola pilates eta luzaketak, talde-jarduerak edo… bazkaritxoren bat!
- Jabekidetza. Leartiker proiektu kooperatiboko kide izateaz harro dagoen bazkidea izateko aukera izango duzu. Hori da gure funtsa, MONDRAGONeko, lehen euskal industria-taldeko, irabazi asmorik gabeko kooperatiba gisa.
- Gure kultura, Leartiker usaina: inplikazioa, konfiantza, zerbitzurako orientazioa, positibismoa eta zorroztasun zientifikoa nagusitzen diren kulturaren parte izango zara.
Jon Anakabe, Leartikerreko Zuzendari Nagusia, eta Borja Angulo, Pertsonen arduraduna, prozesu osoan zehar lagunduko dizuna, aurkezteko aprobetxatzen dugu.
Gure sare sozialetako estekak ere uzten dizkizugu, gure jarduerari begirada bat eman diezaiozun! LinkedInInstagramFacebookXYouTube
Hazten ari garen familia txiki bat gara eta gure misioa proiektu zoragarri honen parte garen Pertsonon garapenerako Leartiker munduko lekurik onena izatea da. Nabari duzu Leartiker zirrara? Bizi ezazu Leartiker esperientzia!
Betekizunak
Equipo honetan disfrutatzeko beharko duzu:
- Unibertsitate Masterra edo Lizentziatura Enpresen
- Gutxienez 5 urteko esperientzia profesionala izatea antzeko lanpostuetan
- Ingelesa menperatzea, ahoz eta idatziz
Asko gustatuko gaitzazu baldin eta:
- Autonomia, antolakuntza eta denboraren kudeaketaren gaitasun handia duzun helburuak epe eta forman egokian betetzeko
- Gaitasun analitikoa duzun eta xehetasunei erreparatzen diezun
- Trakzioa, iniziatiba eta proaktibitatea eta aldaketara egokitzeko gaitasuna dituzun, irtenbideak proposatzeko eta martxan jartzeko
- Komunikatzeko, integratzeko eta taldean lan egiteko gaitasuna duzun
- Arduratsua zara eta konpromisoa eta bezeroarekiko orientazio handia duzun (barnekoa eta kanpokoa)
- Malgua, balioaniztuna eta diziplina anitzekoa zaren
Aniztasuna eta inklusioa dira Leartikerren oinarrizko printzipioak. Leartikerren aukera-berdintasuna dago eta hautaketa-prozesuak gardentasun- eta ekitate-irizpideen arabera egiten dira, generoa, arraza-jatorria, nazionalitatea, ideologia politikoa, sexu-orientazioa, genero-identitatea, adina edo dibertsitate funtzionala kontuan hartu gabe. Pertsonen berezitasuna baloratzen eta errespetatzen dugu. #PertsonentzakoTeknologia
Ezagutu nolakoa den lan egitea Leartiker