
EU4DUAL Unibertsite Aliantzako komunikazio eta administrazio kudeaketa-teknikaria
Mondragon Unibertsitatea.
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/06/09.
Negozio zuzendaritza eta garapena, Ekonomia-finantzak, kontuak eta legea, Hezkuntza eta formakuntza, Bezero kudeaketa, salmentak eta saldu osteko zerbitzu, Marketing-a, Informazio eta komunikazio teknologiak.
Eskaintzaren deskribapena
EU4DUAL Unibertsitate Aliantzako Komunikazio eta Administrazio Arduraduna izango da aliantzaren komunikazio estrategiaren eta Bulego Zentraleko prozesu administratiboen ezarpen eraginkorraren arduraduna. Honako hauek barne hartzen ditu:
- Erakundearen helburu eta xedeekin bat datozen komunikazio estrategia eraginkorrak sortzen laguntzea.
- Komunikazio planak diseinatzen laguntzea, informazioa zabaltzea eta iritzi-kanalak erraztea.
- Komunikazio orokorra kudeatzen laguntzea Koordinatzaile Nagusia eta Idazkari Nagusiarekin batera, barne hartuta hedabideekin eta harreman publikoekin lotutako jarduerak.
- Komunikazio Batzordeko Lehendakariarekin batera batzarrak antolatu eta gidatzen laguntzea.
- Laguntza administratiboa ematea eta Aliantzako proiektu-jarduerak koordinatzen laguntzea.
- Aliantzako gobernu- eta kudeaketa-organoen bilerak antolatzea eta koordinatzea.
- Emandako lanak, urteko txostenak eta aldi baterako zein amaierako txosten teknikoak prestatzea.
- Hasteko aurreikusitako data: 2025/07/01.
- Iraunpena: 6 hilabete baino gehiago.
Betekizunak
- Prestakuntza:
Enpresen kudeaketan edo ikus-entzuneko komunikazioan graduatua, marketing digitalean espezializazio edo masterrarekin.
- Ezagutzak eta gaitasunak:
- Proiektuak kudeatzeko ezagutza praktikoak eta datuak aztertzeko software-paketeak.
- Idatzizko eta ahozko komunikaziorako trebetasun bikainak.
- Koordinaziorako eta antolaketarako dohain bikainak.
- Reporting- eta ofimatika-sistemen ezagutza aurreratuak.
- SEO posizionamenduko ezagutza aurreratuak.
- Sormenerako dohain bikainak.
- Taldean lan egiteko gaitasuna .
- Hizkuntzak:
- Ingelesa, gaztelania eta euskara menderatzea.
- Ona izatea: alemana idatzia eta mintzatua.
- Esperientzia:
Marketin digitaleko lan-esperientzia.
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea