Adimen Artifizialean Ikertzaile-Irakaslea | MONDRAGON People

Adimen Artifizialean Ikertzaile-Irakaslea

Mondragon Unibertsitatea.

Bilbao, Bizkaia.

 Argitaratua: 2025/06/11.

Hezkuntza eta formakuntza, Informazio eta komunikazio teknologiak.

Eskaintzaren deskribapena

Ikerketarako eta irakaskuntzarako bokazioa duten pertsonen bila gabiltza, lantalde gazte eta dinamiko batean partehartu nahi dutenak.

Bilbon (Zorrozaurren -AsFabrik) eta Arrasaten ditugun egoitzetan egoitzan garatuko duzu zure jarduera.

Zure intereseko esparruetan hazi ahal izango zara, hala nola Adimen Artifiziala, Data Science, Datuen Ingeniaritza, Datuen Analitika, Ikaskuntza Automatikoa, …
Eta interesa baduzu, Fisika eta Matematikan ere parte hartu ahal izango duzu.

 

Honako hauek egiteko aukera izango duzu:

Irakaskuntza jarduerak:

  • Ingeniaritzako ikasleak trebatzea Adimen Artifizialeko Masterrean, Business Data Analytics-eko graduan, Informatika graduan edo eta Ingeniaritza Fisikoan.

Ikerketa eta Transferentzia jarduerak:

  • Adimen Artifizialaren eta Datuen Ingeniaritzan, gehien interesatzen zaizkizun arloetan, egingo duzu zure ikerketa-ibilbidea.
  • Ikertzaile-talde bateko kide izango zara, eta proiektuaren fase guztietan parte hartuko duzu.
  • Inguruko hainbat sektoretako enpresekin harremanetan jarriko zara eskuratzen ari zaren ezagutza transferitzeko, lehiakorragoak izan daitezen lagunduz: produktuak, prozesuak eta zerbitzuak hobetzea, datuetan oinarritutako teknologiak abian jarriz (optimizazioa, machine learning, datuen ingeniaritza, datuen arkitekturak, erabakiak hartzeko euskarria...).

 

Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu

Betekizunak

Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.

Baldintzak:

  • Prestakuntzakoak:

      - Informatikan, Matematikan edo Fisikan graduatuak, Adimen Artifizialean, Machine Learningean, Datuen Analisian, Informatikan, Big Datan, Datuen Zientzian edo gertuko esparruetan masterra dutenak.

  • Ezagutza espezifikoak:

       - Python, R, …

       - Datuen Zientzia, Datuen Ingeniaritza, Big Data

       - Ikaskuntza automatikoa, Time Series, Machine Learning, Deep Learning, Reinforcement Learning.

       - Datuen ingeniaritza, Spark, SparkML

     - Adimen artifiziala, xAI, MLOps, programazio lineala eta ebolutiboa, algoritmo genetikoak eta aurreratuak, fisikoak

  • Baloratuko da:

       - Izandako esperientzia.

       - Doktore titulua

       - Euskara, Ingelesa

 

Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.

 

Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?

https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa


Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha