Analista - Garatzailea eta Proiektuen Kudeatzailea | MONDRAGON People

Analista - Garatzailea eta Proiektuen Kudeatzailea

Mondragon Unibertsitatea.

Arrasate, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2025/03/10.

Informazio eta komunikazio teknologiak.

Eskaintzaren deskribapena

Informazio-sistemen proiektuen buru izatea, eta erakundearen beharretara egokitutako software-irtenbideak ematea.

  • Aholkularitza, prestakuntza eta erabiltzaileei laguntza ematea.
  • Konponbideak aztertu eta diseinatzea.
  • Aplikazio berriak garatu eta ezartzea.
  • Garapen proiektuak kudeatzea, barruko langileekin zein kanpoko hornitzaileekin.
  • Aplikazioak, plataformak eta datu-baseak mantendu eta kudeatzea.
  • Aldaketak edo aplikazio berriak proposatzea. erabiltzaileen beharrei erantzuteko asmoz.

 

Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu

Betekizunak

Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.

Baldintzak

  • Prestakuntzakoak:
    • Informatika Ingeniaritzan graduatua
  • Baloratuko diren ezagutza espezifikoak:
    • Informazio Sistemen hainbat sistemetan ezagutza izatea (esperientzia frogatua).
      • Oracle eta PostgreSQL datu-baseetan eta garapeneko erremintetan garatzeko esperientzia (Forms, Reports, OAS, Discoverer, PL/SQL, PL/pgSQL).
      • CMS eta LMSeei buruzko ezagutza
      • Software garapena: .NET eta JetReports
    • Proiektuen kudeaketa.
    • Lidergo eta talde lanean aritzeko gaitasuna
  • Hizkuntzak:
    • Euskara C1
    • Ingelesa B2
  • Baloratuko dira:
    • Antzeko lanpostuetan izandako lan esperientzia
    • Harremanetarako eta hizketarako gaitasuna
    • Lan taldean jarduteko gaitasuna

Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure autonomia garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.

Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?

https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa


Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea

Icono flecha derechaIcono flecha derecha