
Elektronikako irakaslea
Mondragon Unibertsitatea.
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: Atzo.
Hezkuntza eta formakuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
Honako hauek egiteko aukera izango duzu:
- Irakaskuntza jarduerak:
- GMHZ eta Ingeniaritzako ikasleak eta profesionalak prestatzea, zure jarduera etengabe hobetzeko lan egingo duzun talde batean parte hartuz, eta zure espezializazio-arloan eta hezkuntza-metodologietan egunean egonez.
- Ikerketa eta transferentzia-jarduerak:
- Ikerketa- eta transferentzia-proiektuak garatuz. Proiektuaren fase guztietan (definizioa, baliabideak biltzea, bezeroarekiko harremana, kudeaketa, plangintza, gauzatze teknikoa, jarraipena, kontrola, justifikazioa, hobekuntza, hedapena eta emaitzen ustiapena) eta estrategia definitzen parte hartuko duzun talde baten parte aktiboa izango zara.
Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu
Betekizunak
Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.
Baldintzak:
- Prestakuntzakoak:
- Ingeniaritza Elektronikoan, Elektrikoan, Automatikoan, Kontrolekoan edo antzekoan goi-mailako tituluduna.
- Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko Gaitzen duen Unibertsitate Masterra (CAP)
- Ezagutza espezifikoak:
- Elektronika analogikoa
- Datuak eskuratzeko sistemak eta seinalearen egokitzapena
- Instalazio elektrikoak
- Erregulazio automatikoa
- Energia berriztagarrien instalazioak
- Hizkuntzak:
- Euskara C1
Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.
Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?
https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea