
Irakasle-ikertzailea fabrikazio-prozesuetan, txirbil-harroketa bidezko mekanizatuan aditua
Mondragon Unibertsitatea.
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/01/14.
Hezkuntza eta formakuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
Ikerketarako eta irakaskuntzarako bokazioa duten pertsonen bila gabiltza, lantalde gazte eta dinamiko batean partehartu nahi dutenak.
Arrasate / Mondragonen dugun egoitzan garatuko duzu zure jarduera.
Zure intereseko esparruetan hazi ahal izango zara, bereziki mekanizatu bidezko fabrikazio-prozesuetan.
Honako hauek egiteko aukera izango duzu:
- Irakaskuntza jarduerak:
- Ingeniaritzako ikasleei, GMHZei edo profesionalei prestakuntza ematea, zure jardueraren etengabeko hobekuntzan lan egingo duen talde batean parte hartuz, eta zure espezializazio arloan eta hezkuntza metodologietan egunean mantenduz.
- Ikerketa eta Transferentzia jarduerak:
- Ikerketa eta Transferentzia proiektuak garatuz, proiektuaren fase guztietan (baliabideen definizioa, erakartzea, bezeroarekiko harremana, kudeaketa, plangintza, gauzatze teknikoa, jarraipena, kontrola, justifikazioa, hobekuntza, hedapena eta ustiapena) eta bere estrategiaren definizioan parte hartuko duen talde baten parte aktiboa izanik.
Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu
Betekizunak
Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.
Baldintzak
- Prestakuntzakoak:
- Masterra industria-ingeniaritzan, Gradua ingeniaritza mekanikoa, Mekanizatuan goi mailako zikloa
- Ezagutza espezifikoak:
- Fabrikazioko ezagutzak, bereziki mekanizatuan.
- CNC
- Hizkuntzak:
- Ingelesa: B2
- Baloratuko da:
- Aurretiko esperientzia makina-erreminten erabileran, eta ikerketako ekipamendua aurreratuan.
- IGA eta esperientzia irakasle gisa.
- Euskara: B2
Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure bokazioa garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.
https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea