
Biblioteka eta Zerbitzuetako teknikaria
Mondragon Unibertsitatea.
Hernani, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2026/01/20.
Hezkuntza eta formakuntza, Bezero kudeaketa, salmentak eta saldu osteko zerbitzu.
Eskaintzaren deskribapena
Biblioteka teknikaria behar da:
- Tresna teknologiko eta proiektu eta zerbitzu berriak martxan jartzen eta garatzen parte hartzea.
- Erabiltzaileei arreta ematea eta antolakuntzan gaitasun digitalak garatzen laguntzea.
- Informazioaren tratamenduko prozesu teknikoak garatzen direla bermatzea.
- Ikasle berriak orientatzeko eta informatzeko jarduerak kudeatzea eta beste jarduera batzuk antolatzen laguntzea (PBL DAY, kongresuak, proiektuak...).
- Eskaeren itxiera eta erreklamazioen jarraipena egitea, paketeak prestatu eta bidaltzea…
- Ikasleei izapideak egiten laguntzea (unibertsitatean sartzea, ikasketak eta lana uztartzea, bekak kudeatzea…)
Bidali zure CV-a 2026/02/6a0a baino lehen
Lanean hasteko data:2026ko martxoa
Kontratuaren iraupena (gutxi gorabeherakoa): 12 hilabete
Hobeto ezagutu nahi gaituzu? Bideoa bistaratu
Betekizunak
Aldaketaren protagonista diren pertsona proaktiboak bilatzen ditugu; errealitatearekin konprometitutako eta inplikatutako pertsonak, errealitate hori eraldatzea bilatzen dutenak, beren onena emanez.
Baldintzak:
- Lanekoak:
- Gutxienez urtebeteko esperientzia biblioteketan
- Akademikoak:
- Bibliotekonomia, Artxibistika, Dokumentazioa gradu, diplomatura, lizentzia, edo graduondoa
- Hizkuntzak:
- Euskara
- Gaztelera
- Beste batzuk:
- Tresna informatikoak menperatzea / Ofimatika
- Baloratuko diren baldintzak:
- Ezagutzak edukitzea Marc katalogazioan, baliabide eta bilduma digitalen kudeaketan, IKTen erabileran, web atari eta baliabideen kudeaketan, konpetentzia digitaletan eta jendearen arretan
- Eginkizuna / Misioa:
- Orona Ideo campuseko zeharkako zerbitzuek behar bezala funtzionatzen dutela bermatzeko ardura hartzea: biblioteka, harrera, ekitaldiak, biltegia, larrialdiak…
Hezkuntza proiektu eraldatzaile eta erakargarri baten parte izatea eskaintzen dizugu, zure autonomia garatzeko eta profesionalki eta pertsonalki hazteko, errespetuzko lan-ingurune batean, konfiantzan eta lankidetzan oinarrituta.

Ikusi nahi duzu zer daukagun zuretzako prestatuta?
https://www.mondragon.edu/eu/lan-egin-gurekin/goi-eskola-politeknikoa
Ezagutu nolakoa den lan egitea Mondragon Unibertsitatea