Talentua erakartzeko eta garatzeko teknikaria | MONDRAGON People

Talentua erakartzeko eta garatzeko teknikaria

Gipuzkoa, Gipuzkoa.

 Argitaratua: Atzo.

Pertsonen kudeaketa.

Eskaintzaren deskribapena

Pertsonekin konektatzea, eragina duten proiektuak bultzatzea eta talentuaren etorkizuna eraikitzen laguntzea gustatzen bazaizu, egizu gurekin.
 
MONDRAGONeko kooperatiba bat gara, eta talentua erakartzeko eta garatzeko gure taldea indartu nahi dugu, pertsonengan benetako eragina izateko energia, jakin-mina eta gogoa duen pertsona batekin.
 
Zure egunerokoan;
  • Zure zeregin nagusia pertsonek gure kooperatiban lan egin nahi izatea izango da. Gure Talentu Marka ezaguna eta baloratua izan dadin lan egingo duzu, online kanpainak eta barne- eta kanpo-komunikazioko ekitaldiak asmatu eta antolatuko dituzu, agentziak eta hornitzaileak koordinatuz.
  • Talentu juniorra gure konpromisoa eta etorkizuna dira. Ikasle eta profesional juniorrak erakartzeko programak koordinatuko dituzu, eta lankidetza-ekimen berriak eraikiko dituzu hezkkuntza zentro, unibertistate eta beste eragile batzuekin batera.
  • Negozioekin elkarlanean arituko zara epe ertaineko talentu beharrak identifikatzeko eta behar dugun talentu hori erakartzeko, fidelizatzeko eta garatzeko estrategiak zehazteko eta martxan jartzeko.

Pertsonengan eta negozioetan eragina duen lanpostua da. Lanaldi osoko kontratu mugagabea eskaintzen dizugu, ordutegian eta lan lekuan malgutasuna eskainiz. Ideia berriak emateko, sarean lan egiteko eta profesionalki hazteko gunea da gurea zalantzarik gabe. 

Betekizunak

  • Aldez aurreko esperientzia talentua edo antzeko rolak erakartzen eta garatzen, batez ere erakunde kooperatibo batean.
  • Proiektuak kudeatzeko eta hornitzaileak eta partnerrak koordinatzeko gaitasuna.
  • Komunikazio-gaitasunak eta talde lanean jarduteko gaitasuna.
  • Kanal digitalen eta sare sozialen erabileraren inguruko ezagutza.
  • Gaztelania eta euskara menderatzea eta ingeles-maila ona izatea.

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X