
Proiektuen eta aliantzen zuzendaritza
Donostia, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/09/02.
Negozio zuzendaritza eta garapena, Ekonomia-finantzak, kontuak eta legea, Pertsonen kudeaketa, Marketing-a.
Eskaintzaren deskribapena
🌍Zure inguruan eragin soziala sortu nahi duen pertsona al zara?🌍
MONDRAGONen ASETT, Gizarte Ekonomiaren Abangoardiako Hub-a, gidatzen dugu: Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank. Eusko Jaurlaritzarekin, Kooperatiben Kontseiluarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Donostiako Udalarekin eta CEPESekin (Gizarte Ekonomiaren Espainiako Enpresa Konfederazioa) batera, eta Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren laguntzarekin, gizarte-ekonomia bultzatu nahi dugu estatuan eta munduan, gizarte- eta ekonomia-eraldaketan giltzarri den enpresa-eredu gisa posizionatuz.
Sustrai europarrak ditu, eta Donostiako Miramar Jauregian du egoitza. Gure misioa da ezagutza sortzea, sare globalak konektatzea eta enpresaren bidez gizartea eraldatzen laguntzea.
Proiektua hazten ari da, eta pertsona berri bat sartu nahi dugu ASETTko lantaldean, eragin-proiektuak bultzatzeko, hainbat bazkiderekin aliantzak kudeatzeko, proiektuaren komunikazio-estrategiaz eta bazkideekiko harremanaz arduratzeko.
✨Zer egingo duzu zure egunerokoan?
- Kudeaketa Plana definitzea eta kontrolatzea.
- Egungo eta etorkizuneko bideragarritasun-plana definitzea.
- Estrategiak planifikatzea, gauzatzea eta ebaluatzea.
- Aurrekontuak egitea.
- Bazkideentzako arreta.
- ASETT bulegoaren proiektuak kudeatzea.
- Komunikazio-estrategia koordinatzea.
💡Zer eskaintzen dugu?
- Soldata lehiakorra, zure esperientziaren eta trebetasunen araberakoa.
- Lan-eredu hibridoa.
- Proiektu berri baten parte izatea, nazioartean proiekzioa izango duena, tokikotik lan eginez, eta hainbat herrialde eta proiektu ezagutzeko aukera emango dizuna.
👉Izan munduko ekonomia soziala aldatuko duen nazioarteko hub-eko kide!
Betekizunak
- Prestakuntza: Unibertsitate Maila. Positiboki baloratuko da master bat egin izana.
- Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea.
- Gizarte Ekonomiako esperientzia.
- Ingeles maila altua (C1).
- Euskara maila.
- Beste hizkuntzak: frantsesa, portugesa