Komunikazio korporatiborako teknikaria | MONDRAGON People

Komunikazio korporatiborako teknikaria

Arrasate, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2026/01/04.

Marketing-a, Besteak.

Eskaintzaren deskribapena

Proiektu berri baten bila zabiltza? Baduzu esperientziarik komunikazio korporatiboan? Gustuko duzu pertsonekin konektatzen duen komunikazioa egitea?

Gustatuko litzaizuke mundu zabalera begiratzen duen proiektu sozioenpresarial baten parte izatea, anbizio handiko egitasmo ilusionagarriak dituena, errotua dagoena, eta pertsonekin zein ingurumenarekin konprometitua?

Hala bada, bila gabiltzan energia daukazu!

MONDRAGON Korporazioaren zentro korporatiboa gara. Hainbat diziplinatako profesionalek osatutako lantokia, kooperatiben zerbitzura. MONDRAGONen izatea kooperatibetara zein gizartera proiektatzeko lan egiten dugu, gure eredua munduarekin partekatzea merezi duen “beste modu bat” dela uste dugulako.

Gure Komunikazio Sailerako pertsona baten bila gabiltza. Iniziatiba eta sormena dituen pertsona, ausarta eta komunikazioaren eremu guztiak menderatzen dituena (idatziz, ahoz, zein esparru digitalean).

 

Zein izango dira zure oinarrizko erantzukizunak?

  • TU Lankide aldizkarirako hainbat eduki kudeatzea.
  • Albisteak eta prentsa-oharrak idaztea, barnean eta kanpoan zabaltzeko.
  • Sare sozial korporatiboetarako edukiak prestatzea eta haien irismenaren jarraipena egitea.
  • Kooperatibei lotutako Interneteko edukien jarraipena egitea.
  • MONDRAGONen komunikazio digitala proiektatzea.
  • MONDRAGONen publizitate-konpromisoak kudeatzea.
  • Izaera korporatiboko aldizkako edukiak egitea (buletinak).
  • Datozen urteetarako Komunikazio-alorreko erronkak definitzen laguntzea Sailari.

Gainera, lantoki korporatiboa denez, hau egin beharko duzu:

  • Komunikazioaren bidez, MONDRAGONen eta bere kooperatiben irudia eta izen ona sustatu.
  • Kooperatibek luzatzen dituzten Komunikazio-alorreko kontsulta eta beharrei erantzun.

 

Zer eskainiko dizugu?

  • Malgutasun-neurri desberdinak: sartzeko eta irteteko ordutegi malgua, lan-aukera hibridoak, egutegi malgua.
  • Zeharkako proiektu estrategikoetan lan egitea, MONDRAGONeko kooperatibekin eta enpresa laguntzaileekin lankidetzan.
  • Lan-giro ona, ilusioz eta konpromisoz betetako talde batekin, ingurunean eragina sortuz.
  • Zure gaitasun teknikoak eta trebetasunak etengabe garatzea, behar dituzun prestakuntza-programen bidez.
  • MONDRAGONeko hainbat batzordetan parte hartzea.

Betekizunak

Ezaugarri hauek dituen pertsona bat behar dugu:

  • Goi-mailako unibertsitate-titulua, ahal dela Ikus-entzunezko Komunikazio, Komunikazio Korporatibo edo Informazio Zientzietako graduren bat.
  • Egiaztatu litekeen prestakuntza eta esperientzia.
  • Orientazio eta ikuspegi estrategikoa, pentsamendu analitikoa eta gizarte-begirada, helburuen arabera lan egiteko gaitasuna, erabakiak hartzekoa eta taldean lan egitekoa.
  • Bideoak egiteko gaitasuna.
  • Testuak gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez idazteko eta jendaurrean hitz egiteko gaitasuna.
  • Euskara eta ingelesa, ahozko eta idatzizko (C1) maila altua

Gure printzipio eta balioekin identifikatuta sentitzen bazara, gure erronkak betetzen bazaitu, lanposturako behar ditugun ezagutza eta esperientzia badituzu, ez izan zalantzarik: EMAN IZENA!!!

Zure hautagaitza konfidentzialtasunik handienarekin tratatuko dugu MONDRAGONeko Mugikortasun eta Kudeaketa Sozialeko Zuzendaritza Garapenetik, eta Tere Marcos zurekin harremanetan jarriko da


Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X