Plangintza eta kontrol arloko arduraduna | MONDRAGON People

Plangintza eta kontrol arloko arduraduna

Arrasate, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2025/05/20.

Ekonomia-finantzak, kontuak eta legea.

Eskaintzaren deskribapena

Finantzen mundua maite duzu eta ingurune dinamiko batean aukera baten bila zabiltza, non MONDRAGONeko kooperatibekin lankidetzan jardutea zure egunerokoa izango den? MONDRAGON Korporazioan, Plangintza eta Kontrol arloko arduradun baten bila gabiltza.

Gozatu egingo duzu MONDRAGONeko kooperatiba guztiak ikuspegi finantzariotik ezagutzen, haiei entzuten eta mahai gainean dituzten erronketan babesa ematen. Likidezia optimizatzen eta finantza baliabideak modu eraginkorrean kudeatzen dituen talde batekin ikasi, eta zure ezagutzak praktikan jarri nahi badituzu, hauxe da zure aukera!

 

Zer egin beharko duzu zure egunerokoan?

  1. Zuzendaritzari laguntza ematea: Zure taldearekin koordinatuta, arloko beharrak babestea eta gauzatzea, honako esparru hauetan:
    • Korporazioko erakundeen informazio ekonomiko-finantzarioa jasotzea, eta aginte koadro korporatiboa, eta, hala badagokio, dibisioetakoa egitea.
    • Kooperatiben eta korporazioko dibisioen informazioa planifikatu, kontrolatu eta aztertzea, eta, hala badagokio, dagozkion txostenak egitea.
    • Gestio Plan Korporatiboa egitea.
    • Kooperatibetarako edo organo korporatiboetarako beste zerbitzu batzuk.
  2. Koordinazioa: Beste arlo batzuei analisi ekonomiko-finantzarioetako, araudia betetzeko, fiskalitateko eta gainerako izapide ekonomiko/finantzarioetako sistemen kudeaketan babesa ematea, aholkatzea eta koordinatzea, horien homogeneotasuna ziurtatuta.
  3. Etengabeko hobekuntza: Lehendik daudenak hobetuko dituzten prozedura berriak proposatzea.
  4. Batzordeak: Hobetzeko eta/edo arazoak konpontzeko bileretan eta egokitzat jotzen diren batzordeetan buru izatea eta/edo modu aktiboan parte hartzea.

 

Zer eskainiko dizugu?

  • Ordainsari lehiakorra.
  • Kontratu mugagabea, kooperatibako bazkide izateko helburuarekin.
  • Laneko giro ona.
  • Zure gaitasun teknikoak eta trebetasunak etengabe garatzea, behar dituzun prestakuntza programen bidez.
  • Ikaskuntza testuinguru bat, lehendik daudenak hobetuko dituzten prozedura berriak proposatu ahal izateko.
  • MONDRAGON Korporazioko batzordeetan parte hartuko duzu.

 

Zergatik MONDRAGON?

  • Lankidetza giro aberasgarria.
  • Finantza tresna eta teknikei buruzko etengabeko prestakuntza.
  • Ingurune korporatibo lider batean balio handiko esperientzia hartzeko aukera.

 

Lanbide esperientzia berri baten bila bazabiltza eta erronka berriei aurre egiteko prest bazaude, bidali zure hautagaitza eta aprobetxatu Plangintza eta Kontrol arloko esperientzia hau!

Eman izena orain eta egin urrats bat aurrera zure finantza ibilbidean.

Betekizunak

  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziatura edo Gradua.

  • Arlo ekonomiko-finantzarioan, finantza zuzendaritzetan edo controller arloan esperientzia.

  • Ingelesa/Euskara