
Agrifood sektoreko negozio berriaren sustatzailea eta kudeatzailea
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/05/15.
Negozio zuzendaritza eta garapena, Bezero kudeaketa, salmentak eta saldu osteko zerbitzu, Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
MONDRAGON Sustapen Zentroan pertsona ekintzaileak bilatzen ditugu MONDRAGONeko AgriFood sektoreko kooperatibek sustatzea erabaki duten negozio berriak garatzeko. Zure zeregina izango da nekazaritzako elikagaien sektorean negozio berria garatzea: bideragarritasun azterketatik hasi, eta abian jarri arte.
Zure egunerokoan egin beharko dituzunak:
- Lagungarriko abereentzako elikagaiak ekoizteko eta saltzeko negozio plana definitu eta gauzatu.
- Merkatuan aukera berriak detektatu.
Guk eskainiko dizkizugunak:
- MONDRAGONeko Sustapen Zentroarekin eta ekimena sustatzen duten kooperatibekin, ingurune dinamiko batean lan egitea.
- Bideragarritasun azterketaren aldian, kontratua MONDRAGONeko kooperatiba batekin.
- Malgutasuna ordutegiari eta lantokiari dagokienez.
Betekizunak
Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonen bila gabiltza:
- 5 urtetik gorako esperientzia negozioaren kudeaketa globalean.
- Gaitasunak kudeaketa komertzialean eta salmenta kanaletan.
- Ekimena, autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Negoziatzeko trebetasunak eta akordioetara iristeko gaitasuna.
- Ingeles maila aurreratua eta nazioartean bidaiatzeko prestasuna.
- Nekazaritzako elikagaien sektorean ezagutza izatea baloratuko da.