Industria sektorea merkaturatzeko negozio berriaren sustatzailea eta kudeatzailea | MONDRAGON People

Industria sektorea merkaturatzeko negozio berriaren sustatzailea eta kudeatzailea

Arrasate, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2025/05/15.

Negozio zuzendaritza eta garapena, Bezero kudeaketa, salmentak eta saldu osteko zerbitzu, Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.

Eskaintzaren deskribapena

MONDRAGON Sustapen Zentroan pertsona ekintzaileak bilatzen ditugu MONDRAGONeko industriaren sektoreko kooperatibek sustatzea erabaki duten negozio berriak garatzeko. Zure zeregina etorkizuneko sektore batean negozio berria garatzea izango da: bideragarritasun azterketatik hasi, eta abian jarri arte.

Zure egunerokoan egin beharko dituzunak:

  • Enpresaren jarduera berrirako negozio plana zehaztu eta gauzatu.
  • Merkatuan aukera berriak detektatu.

Guk eskainiko dizkizugunak:

  • MONDRAGONeko Sustapen Zentroarekin eta ekimena sustatzen duten kooperatibekin, ingurune dinamiko batean lan egitea.
  • Bideragarritasun azterketaren aldian, kontratua MONDRAGONeko kooperatiba batekin.
  • Malgutasuna ordutegiari eta lantokiari dagokienez.

Betekizunak

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonen bila gabiltza:

  • 5 urtetik gorako esperientzia negozioaren kudeaketa globalean.
  • Gaitasunak kudeaketa komertzialean eta salmenta kanaletan.
  • Ekimena, autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Negoziatzeko trebetasunak eta akordioetara iristeko gaitasuna.
  • Ingeles maila aurreratua eta nazioartean bidaiatzeko prestasuna.
  • Industria munduaren ezagutza izatea baloratuko da.