
Negozio Berrien Sustatzailea
Arrasate, Gipuzkoa.
Argitaratua: 2025/06/05.
Negozio zuzendaritza eta garapena, Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.
Eskaintzaren deskribapena
MONDRAGON Sustapen Zentroan, enpresa industrialean edo aholkularitzan esperientzia duten eta negozio garapen inguruneetan, negozio berrietan eta kapital pribatuko inbertsioetan ibilbidea eginda duten ekintzaileak bilatzen ditugu, MONDRAGONeko proiektu industrial berriak garatzeko.
Hauek izango dira zure egitekoak: ekintzailetza eta dibertsifikazioa bultzatzea, enpresa jarduera berriak sortzea eta esleitutako ingurune kooperatiboko akzioetan parte hartzea.
Zure egunerokoan egin beharko dituzunak:
- Enpresa Sustapenaren arloko egituraketa sistematikorako laguntza ekintzak; tartean, kooperatibetako start-upei lotutako berrikuntza irekiko dinamikak.
- Negozio berri potentzialen prospektiba eta barne egituraketako ekintzak.
- Kanpoko Deal Flowera bideratutako ekintzak, enpresa aukera berriak sortzen dituzten harreman sare bat sortzeko, bai eta proiektuen bilaketa proaktiborako dagoeneko egituratuta dauden Inbertsio Foroei arreta emateko ere.
- Identifikatutako start-upen eta ETEen arteko egokitze korporatiboko ekintzak, eta horietan kooperatibek parte hartzea.
Guk eskainiko dizkizugunak:
- MONDRAGONeko Sustapen Zentroarekin eta ekimena sustatzen duten kooperatibekin, ingurune dinamiko batean lan egitea.
- Bideragarritasun azterketaren aldian, kontratua MONDRAGONeko kooperatiba batekin.
- Malgutasuna ordutegiari eta lantokiari dagokienez.
Betekizunak
Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonen bila gabiltza:
- Unibertsitate prestakuntza, bereziki Ingeniaritza eta/edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, bai eta ingeles maila altua ere.
- Enpresa industrialean edo aholkularitzan esperientzia izatea, eta negozio garapen inguruneetan, negozio berrietan eta kapital pribatuko inbertsioetan ibilbide bat eginda izatea.
- Bezeroarenganako orientazio argia, emaitzetarako hazkuntza, talde lana, ekimena eta proaktibitatea.