Zientziatik spin-off bat merkaturatzeko negozio berriaren sustatzailea eta kudeatzailea | MONDRAGON People

Zientziatik spin-off bat merkaturatzeko negozio berriaren sustatzailea eta kudeatzailea

Arrasate, Gipuzkoa.

 Argitaratua: 2025/05/15.

Negozio zuzendaritza eta garapena, Bezero kudeaketa, salmentak eta saldu osteko zerbitzu, Ingeniaritza, diseinua eta berrikuntza, Ingeniaritza, ekoizpena eta prozesuak.

Eskaintzaren deskribapena

MONDRAGON Sustapen Zentroan pertsona ekintzaileak bilatzen ditugu, gure Zentro Teknologikoen eta Mondragon Unibertsitate Politeknikoaren (Mondragon Unibertsitatea) transferentzia teknologikoaren fasetik negozio berriak garatzeko. Zure zeregina izango da etorkizuneko sektore batean negozio berria garatzea: bideragarritasun azterketatik hasi, eta abian jarri arte.

Zure egunerokoan egin beharko dituzunak:

  • Spin-offaren jarduera berrirako negozio plana zehaztu eta gauzatu.
  • Merkatuan aukera berriak detektatu.

Guk eskainiko dizkizugunak:

  • MONDRAGONeko Sustapen Zentroarekin eta ekimena sustatzen duten kooperatibekin, ingurune dinamiko batean lan egitea.
  • Bideragarritasun azterketaren aldian, kontratua MONDRAGONeko kooperatiba batekin.
  • Malgutasuna ordutegiari eta lantokiari dagokienez.

Betekizunak

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonen bila gabiltza:

  • 5 urtetik gorako esperientzia negozioaren kudeaketa globalean.
  • Gaitasunak kudeaketa komertzialean eta salmenta kanaletan.
  • Ekimena, autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Negoziatzeko trebetasunak eta akordioetara iristeko gaitasuna.
  • Ingeles maila aurreratua eta nazioartean bidaiatzeko prestasuna.
  • Transferentzia teknologikoko prozesuetako ezagutza izatea baloratuko da.

Prest zure hurrengo lana aurkitzeko?

Jaso lan alertak

Ico Close

Interes arloak

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Zerbaitek huts egin du. Saiatu berriro minutu batzuk igarotakoan.

Helbide elektroniko hau dagoeneko erregistratuta dago.

Zuzen harpidetu zara! Eskerrik asko MONDRAGON People-era bat egiteagatik.

X